François-Henry de Montmorency-Bouteville
Itxura
François-Henry de Montmorency-Bouteville | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1628ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Versailles, 1695eko urtarrilaren 4a (66 urte) |
Familia | |
Aita | François de Montmorency-Bouteville |
Ama | Elisabeth Angélique de Vienne |
Ezkontidea(k) | Magdalena van Tonnerre (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | lur armada |
Gradua | jeneral Frantziako mariskal |
Parte hartutako gatazkak | Franko-espainiar Gerra Itzulpenerako gerra Franko-herbereetar Gerra Bederatzi Urteko Gerra |
François-Henry de Montmorency-Bouteville (Paris, Frantzia, 1628ko urtarrilaren 8a - Versailles, Frantzia, 1695eko urtarrilaren 4a) Luxenburgoko dukea eta Frantziako mariskala izan zen Luis XIV.aren garaian.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]François de Montmorency-Bouteville zaldunaren semea zen. Condé-ren agindupean jardun zuen Frondako (1648-1652) eta Espainiaren aurkako gerretan (Herbehereak, 1668).
1672tik aurrera garaipen handiak lortu zituen Holandan Gilen Orangekoaren aurkako gerran. 1680an, Brinvilliersko markesaren auziaren ondoren, harez gainera beste batzuk ere Pozoien Auzia (affaire des poisons) delakoan parte hartu zutela aurkitu zutenean auzipetu egin zuten. Hala ere, berriro karguan ezarri zuten eta garaipen handiak lortu zituen Herbehereetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.