Edukira joan

Arafat mendia

Koordenatuak: 21°21′17″N 39°59′02″E / 21.354831°N 39.983886°E / 21.354831; 39.983886
Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:30, 31 martxoa 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Arafat mendia
Datu orokorrak
Garaiera454 m
Motamendi eta gune sakratu
Geografia
Map
Koordenatuak21°21′17″N 39°59′02″E / 21.354831°N 39.983886°E / 21.354831; 39.983886
Honen parte daHijaz mountains (en) Itzuli
MendikateaSarawat Mountains (en) Itzuli
Estatu burujabe Saudi Arabia
Province of Saudi ArabiaMecca Province

Arafat mendia (arabieraz جبل عرفات, Jabal ‘Arafāt), Mekatik ekialdera dagoen granitozko muino bat da. Errukiaren Mendia (Yabal ar-Rahmah) bezala ere ezagutzen da. Muino honetan esan zien Mahomak agur sermoia Hajjean, bere bizitzaren amaieran lagundu zuten musulman guztiei. 70 metroko altuera du.

Muinoaren ingurua, Arafateko ordokia deitzen da. Islamean oso toki garrantzitsua da, Hajjean, erromesek, bertan igarotzen baitute arratsaldea Dhu al-Hijjah (ذو الحجة) hilabeteko bederatzigarren egunean. Behar den egunean, Arafateko ordokian ez egoteak, erromesaldia baliogabetzen du. Erromes askok, hemen ematen dute gau osoa, lorik egin gabe. Musulmanek, Adan eta Eva muino honetan bildu eta Jainkoak (اﷲ) barkatu zituela uste dute.

Gaur egun, hau da musulman guztiei sermoia edo khutba ematen zaien tokia.

Palestinaren Askapenerako Erakundearen presidentea izan zen Yasser Arafatek, muino honen izena zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]