Palestinaren Askapenerako Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Palestinaren Askapenerako Erakundea
منظمة التحرير الفلسطينية
Flag of Palestine.svg Coat of arms of Palestine (alternative).svg
Datuak
Mota Erakunde politikoa
Herrialdea  Palestina
Ideologia Palestinar nazionalismo
Antisionismo , Panarabismo, sozialismo, Nazionalismo, arabiar nazionalismo, Sekularismo eta Laizismo
Gobernantza
Presidentea Mahmud Abbas
Egoitza Ramallah,  Palestina
Historia
Sorrera 1964ko maiatzaren 28a

Palestinaren Askapenerako Erakundea (PAE) (arabieraz: منظمة التحرير الفلسطينية; Munaẓẓamat at-Taḥrīr al-Filasṭīniyyah) 1964an sortu zen Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidenteak eta Liga Arabiarrak bultzatuta, erakunde palestinarren batasun bezala. Haren sorreran enpresagizonek, errefuxiatuen, gazte erakundeen, sindikatuen eta erakunde feministen ordezkariek parte hartu zuten eta Ahmed Shukeiri izan zuen lehen lehendakari. 1969an Yasser Arafaten Fatah-k agindua hartu zuen.

Paper garrantzitsua izan zuen palestinarren mobilizazioan eta nazioarteko laguntza gehiago jasotzeko. Erakundeak hezkuntza, osasuna eta beste zerbitzu batzuk abian jarri zituen errefuxiatuentzat, eta erbesteko gobernu bat osatu zuen, bere kanpo erlazio eta informazio bulegoekin, sistema militar eta finantzialarekin, etab... 1974ean NBEak herri palestinarraren ordezkari gisa onartu zuen.

1988an, Algerren, Israelgo estatua onartu eta terrorismoaren erabilera helburu politikoak lortzeko gaitzetsi zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Jerusalem-en sortu zen PAE-a, 1964ko maiatzaren 28 eta ekainaren 2 tartean ospatutako Palestinaren Kontseilu Nazionalaren lehen bileran. Arabiar Ligak urte beraren urtarrilean, palestinarren ordezkari izango zen organizazio bat sortzea proposatu zuen, eta horren harira ospatu zen bilera.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean Gamal Abdel Nasser-en egipziar gobernuaren kontrolpean egon zen, baina honek ikuspuntu panarabista batetik menderatu zuen.[2] Erakundearen helburua, 1948ko arabiar-israeldar gerrak utzitako palestinar errefuxiatuen gobernu bat eraikitzea zen. Ahmed Shukeiri palestinar-egipziar abokatua izan zen PAE-aren lehen presidentea.

1967an Sei Eguneko Gerraren ostean, arabiar estatuen porrotarekin batera, Shukeirik buruzagitzari uko egin zion eta Nasser-en ikuspegia zuen Yahya Hammuda-ri eman zion presidentetza. Kuwait-en Fatah eta Irak-en Arabiar Mugimendu Nazionalista taldeak sortu ziren gerrillen sistemaren bitartez Israelen kontra haritu zirenak, honek Palestinaren Askapenerako Erakundeak palestinarren ordezkari gisa indarra galtzea eragin zuen. Baina palestinarrek estatu arabiarretatik at zegoen erakunde bat bilatzen zuten.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yahya Hammuda-ren oinordekoa Jassir Arafat izan zen, "Abu Ammar" ezizenarekin ezaguna zen palestinar nazionalista.

1969tik aurrera erakundeak zuzendutako ekintza armatuak, organizazioaren barneko azpitaldeen eskutik gertatu ziren, Fatah eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontea besteak beste.[3] Hainbat bider talde erradikal hauek PAE-a alde batera utzi zuten haien ustez Arafat ez zelako behar adina gogorra Israelekin.

Erakundearen armamentuak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna-ren eskutik hornituak izan ziren.[4]

Yitzhak Rabin Israeleko Lehen Ministroa, Bill Clinton Estau Batuetako presidentea, eta Yasser Arafat Osloko Itunen sinatze zeremonian 1993ko irailaren 13an.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an Norvegiako Oslo hirian Israelgo gobernuak eta Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PAE) haien arteko gerra-egoera etengo zuen Osloko Ituna sinatu zuten.[5] Hainbat fakziok itunari uko egin zioten Israelen aurkako gerra bukatzearen kontrako ikuspegi bat zuten eta, haien artean Palestinaren Askapenerako Herri Frontea-Komando Jenerala (PFLP-GC ingelesez) eta Palestinaren Askapenerako Fronte Demokratikoa (DFLP ingelesez).

2004ko azaroaren 11n Arafat-en heriotzaren ostean, Mahmoud Abbas-ek hartu zuen PAE eta Fatah-ren agintea.[6] Osloko Itunek palestinar gobernu autonomorako organo bat ere sortu zuten, Palestinar Aginte Nazionala; baina hala ere PAE-a eragile nagusi gisa mantentzen da palestinar politikan, duen botere ekonomiko eta soziala dela eta.[7]


Egitura eta antolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru organo ezberdinek gauzatzen dituzte Palestinaren Askapenerako Erakundearen oinarrizko funtzioak:[8]

  • Palestinako Kontseilu Nazionala: PAE-aren atal legegilea zuzentzen du. Palestinar herriaren parlamentutzat jotzen da.
  • PAE Batzorde Exekutiboa: Maila goreneko kidego betearazlea da. Bertan ordezkatzen dira Fedayi talde nagusiak.
  • Palestinako Kontseilu Zentrala: Aholkulari izaera duen organoa da. 1973an batzorde betearazlearen kontsultarako batzorde gisa ezarri zena.[9]

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Jordanian erbesteratuta 1971ko apiriletik; Libanon 1971tik eta 1982ko abendura; Tunisian 1982ko abendutik 1994ko maiatzera)
(Arafaten izenean 2004ko azaroaren 11raino)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-10-23 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  2. (Ingelesez) El-Abed, Oroub. (2009). Unprotected: Palestinians in Egypt Since 1948. IDRC ISBN 978-0-88728-313-0 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  3. Peco Yeste, Miguel.. (2005). El conflicto palestino-israelí. Ministerio de Defensa, Secretaría General Técnica ISBN 84-9781-218-2 PMC 71256443 . Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  4. (Ingelesez) Editors, History com. «PLO» HISTORY . Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  5. «A/48/486 - S - A/48/486» undocs.org . Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  6. (Gaztelaniaz) IT, Desarrollado con webControl CMS por Intermark. «Isaac Rabin y Yaser Arafat - Premiados - Premios Princesa de Asturias» Fundación Princesa de Asturias . Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  7. mfa.gov.il . Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  8. (Ingelesez) Editors, History com. «PLO» HISTORY . Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  9. (Gaztelaniaz) «Organización para la Liberación de Palestina - EcuRed» www.ecured.cu . Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  10. «Mahmud Abás fue reelegido como presidente del comité ejecutivo de la OLP» France 24 2018-05-04 . Noiz kontsultatua: 2020-05-07.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]