Kylie Masse
Kylie Masse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Windsor, 1996ko urtarrilaren 18a (28 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Heziketa | Torontoko Unibertsitatea Sandwich Secondary School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 61 kilogramo |
Altuera | 1,72 metro |
Kylie Jacqueline Masse (Windsor (Ontario), 1996ko urtarrilaren 18a) igerilari kanadarra da. 100 metro bizkar proban munduko txapelduna izan da birritan. 2016ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina[1] eta 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazi zituen[2].
Ibilbidea
2016. urtean bere jaioterrian jokaturiko igerileku laburreko munduko txaelketan zilarrezko bi domina eskuratu ondoren 2016ko Rioko Jokoetan hirugarrena izan zen Fu Yuanhui txinatarrarekin berdinduta[3].
2017ko Budapesteko munduko txapelketan 100 metro bizkar proban txapelduna izan zen eta egindako 58.10 denbora munduko errekorra izan zen[1]. Hurrengo Munduko txapelketa 2019an izan zen Hego Korean eta orduan ere txapelduna izan zen 10 metro bizkar proban.
2021ean Tokioko Olinpiar Jokoetan bigarrena izan zen 100 eta 200 metro bizkar estiloan, bietan ere Kaylee McKeown australiarra aurreratu zitzaion. Aipatzekoa da sailkapen probatan errekor olinpikoa hautsi zuela Kylie Massek. 4 × 100 m erreleboak medley proban hirugarren domina eskuratu zuen, brontzezkoa. Azken proba honetan ere Kaylee McKeownren selekzio australiarra izan zen garailea[4].
Nazioarteko palmaresa
Txapelketak
Joko Olinpikoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | 100 metro bizkar emakumezkoa[5] |
58.76 | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 100 metro bizkar emakumezkoa[6] |
57.72 | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 200 metro bizkar emakumezkoa[7] |
2:05.42 | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 4 × 100 m erreleboak medley emakumezkoa[8] |
3:52.60 | |
Munduko txapelketak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2016 | Windsor ( Kanada) | 100 metro bizkarra (Igerileku laburra) |
||
2016 | Windsor ( Kanada) | 4 × 100 m erreleboak medley (Igerileku laburra) |
||
2017 | Budapest ( Hungaria) | 100 metro bizkarra | 58.10 (Munduko errekorra) | |
2017 | Budapest ( Hungaria) | 4 × 100 m erreleboak mistoa | 3.41.25 | |
2019 | Gwangju ( Hego Korea) | 100 metro bizkarra | 58.60 | |
2019 | Gwangju ( Hego Korea) | 200 metro bizkarra | 2:06.62 | |
2019 | Gwangju ( Hego Korea) | 4 × 100 m erreleboak medley | 3:53.58 | |
Commonwealth Jokoak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2018 | Gold Coast ( Australia) | 100 metro bizkarra | 58.66 | |
2018 | Gold Coast ( Australia) | 200 metro bizkarra | 2:05.98 |
Markak
- 50 metro bizkarra - 27.64 (Budapest, 2017)
- 100 metro bizkarra - 57.70 (Toronto, 2020)
- 200 metro bizkarra - 55.59 (Tokio, 2021)
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «Kylie Masse» Team Canada - Official Olympic Team Website (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
- ↑ (Ingelesez) «Kylie Masse returns to Canada with three Olympic medals, resumes training» windsorstar (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La reacción viral de esta nadadora china al enterarse de que hizo su mejor marca» cuatro 2016-08-09 (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La nueva generación de nadadoras australianas lo quiere todo» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
- ↑ Igeriketa, 100 metro bizkar, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 100 metro bizkar, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 200 metro bizkar, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4 × 100 m erreleboak medley, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)