Volgako eskualdea
Volgako eskualdea (errusieraz: Поволжье, Povolzhie) Volga ibaiaren ibilbidearen ondoan dagoen eskualde ekonomiko eta geografikoa da, Errusian. Eskuinaldean Volgako ordokia edo Volgako muinoak ditu eta ezkerraldean, berriz, Transvolga edo Zavolzhie, izeneko eskualdea. Historian zehar, Volgako Bulgaria, Kumandarrak, Urrezko Horda eta Kieveko Rusa izan dira bertoko potentzia hegemonikoak. Geografia eta historiaren ikuspuntutik, honako eskualdetan banaturik dago:[1]
- Pokamie ("Kamako eskualdea").
- Vérjneye Povolzhie("Volga Garaia"): Volgaren iturritik Okaraino, Jaroslavl oblasta, Kostroma oblasta, Ivanovo oblasta, Nizhni Novgorod oblasta eta Txuvaxia.
- Srédneye Povolzhie ("Volga Ertaina"): Ulianovsk oblasta, Penza oblasta, Samara oblasta eta Tatarstan.
- Nizhneye Povolzhie ("Volga Beherea"): Saratov oblasta, Volgograd oblasta, Astrakhan oblasta eta Kalmukia.
Orografia laua da oso, lautada handiak izanik. Udak beroak dira (uztailean bataz besteko tenperatura 22-25 °C-koa da) eta neguak hotzak (urtarrilean eta otsailean bataz besteko tenperatura -10 °C eta -15 °C artekoa da). Iparraldean urtero 500-600 mm-ko prezipitazioak dituzte eta 200-300 mm-koak hegoaldean.
Lau eskualde natural ditu: baso mistoa (Tatarstan), baso-estepa (Samara, Penza eta Ulianovsk), estepa (Saratov eta Volgograd) eta erdi-basamortua (Astrakhan eta Kalmukia).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Povolzhie[Betiko hautsitako esteka], Sobietar Entziklopedia Handia