Astrakhan oblasta
| Astrakhan oblasta | |||
|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||
| Estatua | |||
| ISO 3166-2 | RU-AST | ||
| Hiriburua | Astrakhan | ||
| Gobernuburua | Igor Babushkin (en) | ||
| Zatiketa | ikusi
| ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 47°14′N 47°14′E / 47.23°N 47.23°E | ||
| Azalera | 49.000 km² | ||
| Mugakideak | Kalmukia, Volgograd oblasta, Mendebaldeko Kazakhstan eta Atyrau probintzia | ||
| Punturik altuena | Bolshoye Bogdo (en) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 946.429 (2024) | ||
| Dentsitatea | 20,61 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Lurralde mota | Oblasta | ||
| Barruti federala | Hegoaldekoa | ||
| Ordu eremua | Samarako ordua eta Europe/Astrakhan | ||
| Matrikula | 30 | ||
| www.astrobl.ru | |||
Astrakhan oblasta (errusieraz: Астраха́нская о́бласть, translit.: Astrakhanskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Hegoaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 49.000 km²ko eremua du eta 2010ean 1.010.073 biztanle zituen[1]. Hiriburua Astrakhan hiria da (520.339 biztanle 2010ean[1]).

Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astrakhan oblasta Errusiako hegomendebaldean dago. Mendebaldean Kalmukia errepublikarekin du muga, iparraldean Volgograd oblastarekin, ekialdean Kazakhstanekin eta hegoaldean Kaspiar itsasoarekin. Volga ibaiak zeharkatzen du eskualdea.
Talde etnikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]130 talde etniko baino gehiago daude, tartean errusiarrak (%72a), kazakhak (%13a) eta tatariarrak (%7,2a)[2].
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astrakhan Kaspiar itsasoko arrantzalekuen hiriburua da. Kabiar, arrain keztatu eta kontserba produkzioak garrantzi handia du. Horrez gain, itsas garraioaren eta trenbidekoaren arteko transferentzia lekua da[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ander IZAGIRRE: «Urak dakarrena urak daroa» Volgaren deltari buruzko erreportajea Argia.com-en.
- (Ingelesez) Kommersant.com: Astrakhan Region Kommersant.com