Kalmukia
Kalmukia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
Khalmg Tanghchin chastr (en) | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Хальмг Таңһч Республика Калмыкия | ||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-KL | ||
Hiriburua | Elista | ||
Head of Kalmykia (en) | Batu Khasikov (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°34′N 45°19′E / 46.57°N 45.32°E | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Astrakhan oblasta, Volgograd oblasta, Rostov oblasta, Stavropol kraia eta Dagestan | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 269.984 (2021eko urtarrilaren 1a) −5.429 (2018) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta kalmukera | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 08 |
Kalmukia edo Kalmukiako Errepublika[1] (errusieraz: Респу́блика Калмы́кия, translit.: Respublika Kalmykia; kalmukeraz: Хальмг Тангч, Haljmg Taŋč), batzuetan Kalmukia-Jalmg Tangch deitua, Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Hegoaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 76.100 km²ko eremua du, eta 2010ean 289.481 biztanle zituen[2]. Hiriburua Elista da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiaren Europa aldeko hegoaldean dago, Kaspiar itsasoaren ertzean, Volga ibaiaren eta Kaukaso mendien arteko lautadan. Hiri nagusiak Elista, hiriburua, Gorodovikovsk eta Lagan dira[3].
Biztanleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko erroldaren arabera, Kalmukiak 289.481 biztanle zituen, eta talde etnikorik ugariena (%57,4) Kalmuka zen. Errusiarrak %30,2, darginak %2,7, txetxenak %1,2, kazakak %1,7, turkiarrak %1,3, avarak %0,8, ukrainarrak %0,5 eta germaniarrak %0,4 ziren[2] Kalmukak XVII. mendean Asiatik etorriak dira. Erlijio nagusia budismoa da.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraldearen erdia baino gehiago itsasoaren maila baino beherago dago, Kaspiar itsasoaren sakana handian. Nekazaritza ureztatze artifizialari esker egiten da. Abere-hazkuntzan behiak dira aipagarrienak.
Industriari dagokionez, arrantzarekin loturik daudenak eta eraikuntza-gaiak dira nagusiak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1917ko Errusiako Iraultzaren ondoren, lurralde autonomo gisa antolatu zen. 1935ean, errepublika autonomo bihurtu zen. 1943an, kalmukak alemaniar nazien laguntzaile zirela salaturik, errepublika autonomoa kendu egin zen. 1957an, ordea, lurralde autonomo bilakatu, eta hurrengo urtean errepublika autonomo bihurtu zen berriro.
Irudi-galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kalmukiako mapa fisikoa
-
Elistako Urrezko Tenplua
-
Kalmuka eta tartaroa, 1800
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Exonimia: Errusia Euskaltzaindia.net
- ↑ a b «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Kalmukia Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Kalmukiako gobernuaren webgunea Kalm.ru
- (Ingelesez) «Regions and territories: Kalmykia» Bbc.co.uk