Mortirolo mendatea
Itxura
Mortirolo mendatea | |
---|---|
Geografia | |
Altuera | 1.852 m |
Mendikatea | Sobretta-Gavia-Gruppe (en) |
Mortirolo mendatea (italieraz: Passo di Mortirolo edo Passo di Foppa) Italia aldeko Alpeetan kokatzen den mendate bat da. 1.852 metroko garaiera du, eta Valtellina eta Val Camonica haranak elkar lotzen ditu.
1945. urtean mendate honetan alemanen atzeraldia ematen ari zela, azken horien eta partisanoen arteko borrokak jazo ziren.
Txirrindularitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte luzez bigarren mailako mendi bide gisa alboratuta egon ondoren, 1990. urtean egoera erabat aldatu eta bere iparraldean dituen malda aldapatsu eta jarraiei esker Italiako Giroaren ohiko ibilbidean sartu zen.
Urtea | Izena | Herrialdea | Etapa |
---|---|---|---|
1990 | Leonardo Sierra | 17 | |
1991 | Franco Chioccioli | 15 | |
1994 | Marco Pantani | 15 | |
1996 | Ivan Gotti | 21 | |
1997 | Wladimir Belli | 21 | |
1999 | Ivan Gotti | 21 | |
2004 | Raffaele Illiano | 19 | |
2006 | Ivan Basso | 20 | |
2008 | Toni Colom | 20 | |
2010 | Ivan Basso | 19 |