Ivan Basso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ivan Basso
Ivan Basso (Vuelta a Espana 2009 - Stage 1).jpg
Bizitza
Jaiotza Gallarate1977ko azaroaren  26a (41 urte)
Herrialdea  Italia
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Liquigas-Cannondale 2008-10-24-2014
Saxo Bank-Sungard 2015-2015
Discovery Channel 2007-01-01-2007-04-30
Saxo Bank-Sungard 2004-2006-10-17
Fassa Bortolo 2001-2003
 
Posizio edo espezialitatea stage racea Itzuli
Itzuli Handiaka
Pisua 69 kilogramo
Altuera 182 zentimetro
Jasotako sariak
www.ivanbasso.it

Ivan Basso (Gallarate, Vareseko probintzia, 1977ko azaroak 26) italiar txirrindulari bat da.

Profesionala 1999tik, garaipen garrantzitsuak lortu ditu bere karreran zehar: 2006 eta 2010eko Italiako Giroak, Frantziako Tourrean bi aldiz podiuma zapaltzea (3. 2004ko edizioan eta 2. 2005ekoan) eta 6 etapa Giroan eta beste 1 Tourrean.

2006an, Puerto Operazioaren barnean, Guardia Zibilak Eufemiano Fuentes buru zuen doping sareko bezero bezala identifikatu zuen, número 2 eta Birillo klabezko izenpean. 2007ko maiatzean, CONIk identifikazio hori berretsi zuen, dopingagatik bi urteko zigorra ezarriz (ohikoa kasu hauetan).

Gaur egun Liquigas taldean korritzen du, UCI ProTour mailako italiar taldea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaletu garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako Lonbardia eskualdeko Vareseko probintziako Gallarate herrian jaio zen. Han hazi zen Claudio Chiapucciren bizilagun izanez, Frantziako Tourreko hiru etapa irabazi zituena eta askotan dopinga erabili zuela frogatu ondoren erretiratu zena.

Gazte mailan, Bassok zenbait garaipen lortu zituen: 1995ean bigarren izan zen San Marinon ospatutako junior mailako munduko txapelketan, eta 1998an Valkenburgen 23 urtez azpikoen munduko txapelketa irabazi zuen.

Debut profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesionaletara 1999an pasa zen. Bere bigarren urtean bere lehen garaipena lortu zuen: etapa bat Regio-Tourrean.

1999an lehen aldiz parte hartu zuen Italiako Giroan, 9 etaparen ondoren erretiratuz. Hurrengo urtean berriz parte hartu zuen, eta 52. postuan amaitu zuen.

Mendian ekitaldi onak eginez, baina benetako eskalatzailetzat hartu gabe, ahulagoa da erlojupekoan, hurrengoetan espezialitate honetan hobetzea lortu zuen arren. Ordutik aurrera, Frantziako Tourreko bere ekitaldiak nabarmentzen dira.

Urrezko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an hasi zen nabarmentzen, Frantziako Tourreko gazterik hoberenaren maillot zuria irabaziz, era berean 11. postuan amaitu zuelarik. Hala, amaitu zuen lehen Tourrean Parisko podiuma zapaldu zuen jokatutako sailkapenetako baten garaile bezala.

2003ko Frantziako Tourrean aurreko urteko postua hobetu zuen, 7. amaituz sailkapen nagusian.

Basso, Armstrongen ondoan 2004ko Frantziako Tourrean, La Mongien irabazi zuen egunean.

2004an Frantziako Tourreko podiumera igo zen, sailkapen nagusian 3. postuan amaitu ondoren, tourra irabazi zuen Lance Armstrongen eta 2. izan zen Andreas Klödenen atzetik. Bassok, gainera, etapa 1 irabazi zuen, zehazki La Mongie eski estazioan (Tourmaleterako igoeraren lehen zatia) amaitu zen Pirinioetako mendiko etapa. Bassok urtea Emiliako Giroa irabaziz eta Lonbardiako Giroan sailkapen nagusiko 3. bezala podiumera igoz biribildu zuen.

2005ean Giroan eta Tourrean parte hartzea erabaki zuen. Italiako Giroan faboritoen artean zegoen. Maglia arrosa janztea lortu zuen arren, 13. etapan galdu zuen lidertza, sabeleko arazoak zituela eta, eta hurrengo egunean beste 40 minutu galdu zituen 14. etapan, Stelvioko igarobidea igarotzen zuena. Egun batzuk beranduago hobetu zen eta oso ezaugarri ezberdineko jarraikako bi etapa irabazi zituen: Mendate tontorrean amaitzen zen bat eta erlojupeko bat. Frantziako Tourrean berriz podiumera igo zen, oraingoan sailkapen nagusiko 2. bezala, urte horretan jarraikako bere zazpigarren Tourra irabazi zuen Lance Armstrongen atzetik.

2006an Italiako Giroa irabazi zuen, Armstrong erretiratu ondoren Frantziako Tourra irabazteko faboritoetako bat zelarik.

Puerto Operazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an, Puerto Operazioaren barnean, Guardia Zibilak Eufemiano Fuentes buru zuen doping sareko bezero bezala identifikatu zuen número 2 eta Birillo izenpean. Identifikazio honen ondorioz, 2006ko Frantziako Tourraren antolakuntzak kanporatu zuen (Tourra hasi aurreko egunean), ondoren, orduko bere taldea zen CSCk bota egin zuelarik.

Basso, Discovery Channel taldearen maillotarekin.

Espainiako Justiziak Guardia Zibilak eginiko identifikazioak ez berrestea erabaki ondoren, Basso 2007an Discovery Channel talde indartsuak fitxatu zuen, Johan Bruyneelek zuzentzen zuena, Lance Armstrongek bere garaipenak lortu zituen taldea, Frantziako Tourra irabazteko asmoz.

Alabaina, 2007ko udaberrian, CONIren ikerketak (espainiar autoritateen jokaera zein zen ikusita Puerto Operazioa bere kabuz ikertzea erabaki zuena) Bassori eta honek Puerto Operazioan eta honen barnean desegindako doping sarean zuen inplikazioari buruzko susmoen handitzean eratorri ziren. Egoera honetan, Bassok eta Discovery Channelek kontratua hautsi zuten, Itzuli Handi batean parte hartu aurretik.

Azkenik, 2007ko maiatzean CONIk Ivan Basso Eufemiano Fuentes buru zuen desegindako doping sarearen bezeroetako bat zela baieztatu zuen, hala, bere garaian Guardia Zibilak eginiko identifikazioa berretsiz. Basso da egundaino baieztatutako lau bezero bakarretako bat.

Baieztapen hau Bassoren beraren aitortzari esker posible izan zen arren, honek prozesuan zehar izan zuen jokaeraren ondorioz CONIk bi urtez zigortzea erabaki zuen (ohiko zigorra doping kasuetan), suspentsio hori murrizteari uko eginez. CONIko dopingaren aurkako prokuradorea den Ettore Torrik berak Bassoren jokaera negargarritzat jo zuen. Bi urteko suspentsioko zigorra 2008ko urriak 24an amaitu zen.

Itzulera zigorraren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko apirilean, oraindik zigortua zegoenean, Liquigas italiar taldearekin bi urteko kontratu bat sinatu zuen (2009 eta 2010eko denboraldiak). Bassok bere talde berrian Japan Cupean debutatu zuen 2008ko urriak 26an, bere zigorra amaitu eta bi egunera, hirugarren amaituz, Damiano Cunego eta Giovanni Viscontiren atzetik.

2009an, Trentinoko Giroa irabazi ondoren, bere taldekide batzuekin batera Kanaria uharteetara joan zen entrenatzera eta Italiako Giroari begira behar bezala prestatzera. Kasualitatea badirudi ere, Eufemiano Fuentes (Puerto Operazioan desegin zen doping sareko burua, Basso honen bezeroa zelarik) kanariar jatorrikoa da, non gaur egun bizi eta lan egiten duen, gertaera hauen aurrean zuzeneko lotura baten existentziarik ezagutu ez den arren.

2010ean, Basso munduko txirrindularitzako tontorrera itzuli zen 2010eko Italiako Giroa irabaziz, etapa batez gain, Zoncolan Mendian amaitu zena, baita 4. etapako taldekako erlojupekoa ere. 2011n berriz Frantziako Tourrean zentratu zen, baina maiatzaren amaiera aldera jasan zuen erorketa baten ondorioz planak aldatu behar izan zituen. Jada Tourrean, faboritoekin batera egon zen Pirinioetan, baina ez Alpeetan, hala, sailkapen nagusian 8. postu xume batean amaituz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000

2001

2002

2004

2005

2006

2009

2010

2011

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015
Pink jersey Italiako Giroa UT 52 28 1 3 1 5 15 51
Yellow jersey Frantziako Tourra UT 11 7 3 2 32 7 25 UT
Red jersey Espainiako Vuelta 4 UT
MaillotMundial.PNG Munduko Txapelketa UT 41 UT 11 16
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi
Ivan Basso 2005eko Frantziako Tourreko azken erlojupekoan.


Aurrekoa
Paolo Savoldelli
Italiako Giroaren irabazlea
2006
Ondorengoa
Danilo Di Luca


Aurrekoa
Denis Menxov
Italiako Giroaren irabazlea
2010
Ondorengoa
Alberto Contador

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Basso Aldatu lotura Wikidatan