Ángeles González-Sinde
Ángeles González-Sinde | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2011) | |||||
2009ko apirilaren 7a - 2011ko abenduaren 22a ← César Antonio Molina - José Ignacio Wert →
2006 - 2009 ← Mercedes Sampietro - Eduardo Campoy (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Madril, 1965eko apirilaren 7a (59 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Familia | |||||
Aita | José María González-Sinde | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, politikaria, aktorea, idazlea eta itzultzailea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | baliorik ez | ||||
Ángeles González-Sinde Reig (Madril, Espainia, 1965eko apirilaren 7a - ) politikaria, gidoilaria eta zinema zuzendaria da, eta 2009tik 2011ra Espainiako Kulturako ministro izandakoa. Berak bultzatuta idatzitako «Sinde Legea»rengatik da ezaguna, webguneak epaile baten agindurik gabe ixtea ahalbidetzen duen legea, alegia.
Bere izendapenak kritika ugari sortu zituen, González-Sindek internet bidezko deskargen aurka egindako adierezpenengatik. 2010eko abenduaren 21ean, Espainiako Diputatuen Kongresuak atzera bota zuen Sinde Legearen onarpena.[1] Hurrengo urtearen azken egunean, ordea, Mariano Raxoi buru zela Espainiako Alderdi Popularraren gobernu eratu berriak onartu egin zuen Sinde Legea.[2]
Biografia
José María González Sinde zinemagilearen alaba, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren (AACCE) sortzaile eta lehen lehendakaria, eta Ángeles Reigena. Neba bat ere badu (aitaren homonimoa), zinemagintzari eskainia. Haren neba txikia, David, zirkulazio-istripu batean hil zen 2011ko maiatzean.
Bere bikotekidea, Claudio López-Lamadrid, 2019ko urtarrilean hil zen.
Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filologia Klasikoa ikasi zuen. Gidoi Zinematografikoko master bat egin zuen Madrilgo Unibertsitatean, eta bere zinematografia-ikasketak hobetu zituen American Film Institute de Los Angeles delakoan. Zinemagintzan jardun aurretik, González-Sinde itzultzailea izan zen, kontzertu-sustatzailea, eta Cosmopolitan emakume-aldizkariko erredaktorea.
Hainbat telesailen gidoilaria izan da, hala nola Truhanes edo La casa de los líos, baita dozena bat filmetakoa ere, besteak beste, Ricardo Francoren La buena estrella (1997), eta horregatik lortu zuen lehen Goya saria. Zuzendari gisa egin zuen debuta, eta sarituenetako bat La suerte dormida (2003) filma izan zen, Adriana Ozores protagonista zuena. Madril 11Mko film laburretako baten zuzendaria ere izan zen: Todos íbamos en ese tren (2004).
Bere azken gidoia, sexu esplizituko Mentiras y gordas (2009) komedia, telesailetan parte hartzeari esker ospe handia duten aktoreak protagonista dituela, arrakasta handia izan du takiletan.
2006ko abenduaz geroztik, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren (AACCE) buru izan zen, eta kargu horretan Mercedes Sampietro aktorea ordezkatu zuen.
Kultura Ministeritzan
Espainiako Gobernuak 2009ko apirilaren 7an egindako birmoldaketa sakonaren ondoren, kultura-ministroa izendatu zuten independente bezala, César Antonio Molina ordezkatuz.
2011ko irailaren 17an bere karrera politikoa utziko zuela iragarri zuen, zineman aritzeko.
Filmografia
Aktore bezala
- El Love Feroz o Cuando los hijos juegan al amor (1973) Rosaren papera eginez
- El bengador Gusticiero y su pastelera madre (1977)
- La buena estrella (1997) Ricardo Franco zinegilearen filma, errolda zibileko funtzionari bat bezala lan eginez.
Zuzendari bezala
- La suerte dormida (2003).
- Madrid 11M: Todos íbamos en ese tren (2004) — «Como los demás» atalean.
- Una palabra tuya (2008).
- El comensal (2022).
Gidoigile bezala
- La casa de los líos — Telebistako seiea (1 atala, 1996).
- La buena estrella (1997), Ricardo Francorena.
- Lágrimas negras (1998), Ricardo Francorena.
- Segunda piel (1999), de Gerardo Vera.
- Las razones de mis amigos (2000), Gerardo Herrerorena.
- Antigua vida mía (2001), Héctor Olivera rena.
- Cuéntame cómo pasó — Telebistako seriea (2001).
- El misterio Galíndez (2003), de Gerardo Herrero.
- Manolito Gafotas - Telebistako seriea (2004), de Antonio Mercero.
- La suerte dormida (2003).
- La vida que te espera (2004), Manuel Gutiérrez Aragónena.
- La puta y la ballena (2004), Luis Puenzorena.
- Madrid 11M: Todos íbamos en ese tren (2004), zenbait zuzendarik egina.
- Entre vivir y soñar (2004), de Alfonso Albacete y David Menkes.
- Heroína (2005), de Gerardo Herrero.
- Los aires difíciles (2006), de Gerardo Herrero.
- Todos estamos invitados (2007), de Manuel Gutiérrez Aragón.
- Una palabra tuya (2008).
- Mentiras y gordas (2009), de Alfonso Albacete y David Menkes.
- Amar es para siempre (2016-2019), Eduardo Casanovaren lana. Diagonal TV
Sariak eta aintzatespenak
- 1997an Gidoi original onenaren Goya saria, Ricardo Francoren La buena estrella filmagatik
- 2000n Gerardo Herreroren Las razónes de mis amigos filmak egokitutako gidoi onenaren Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren sarietarako izendapena.
- 2001ean Argentinako Kritikari Zinematografikoen Elkarteak Héctor Oliveraren Antigua vida mía filmagatik egokitutako gidoi onenaren sarirako izendapena
- 2003an Bogotako Zinemaldiko film onenaren izendapena, La suerte dormida filmagatik
- 2003an Film onenaren sarirako izendapena Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean, La suerte dormida filmagatik
- 2005ean Gidoi onenaren Zilarrezko Biznaga Malagako VIII. Zinemaldian, Heroina lanagatik, Gerardo Herreroren eskutik
- 2006an Haur-literaturako Edebé saria, Rosanda y el arte de birli birloque lanagatik
- 2008an Goyarako egokitutako gidoi onenaren izendapena, Una palabra tuya filmarengatik
- 2008an Egokitutako gidoirik onenaren saria irabazi zuen Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominetan Una palabra tuya filmearengatik
- 2013ko Planeta sariaren finalista
Erreferentziak
- ↑ «Intensa resaca política por la Ley Sinde», El País, 2010-12-22.
- ↑ Jon BEREZIBAR: [goiena.net/albisteak/sinde-legea-onartu-du-espainiako-gobernu-berriak/ «'Sinde legea' onartu du Espainiako gobernu berriak»], Goiena, 2011-12-31.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ángeles González-Sinde |
- (Ingelesez) Ángeles González-Sinderen fitxa, IMDBren webgunea.
- «Sinde Legea hamar puntutan», ZuZeu, 2010-12-21.