Mariano Rajoy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mariano Rajoy
Mariano Rajoy 2015 (cropped).jpg
Espainiako Gobernuko presidente

2011ko abenduak 21 -
José Luis Rodríguez Zapatero
buruzagi

2004ko urriak 16 -
José María Aznar
Q43120886

2002ko irailak 10 - 2003ko irailak 4
Juan José Lucas - Javier Arenas
Espainiako Gobernuaren bozeramalea

2002 - 2003
Pío Cabanillas Alonso - Eduardo Zaplana
Espainiako Barne Ministro

2001eko otsailak 27 - 2002ko uztailak 10
Jaime Mayor Oreja - Ángel Acebes
Espainiako Gobernuaren Lehen Lehendakariordea

2000ko apirilak 27 - 2003ko irailak 4
Francisco Álvarez-Cascos - Rodrigo Rato
Q43120886

2000ko apirilak 27 - 2001eko otsailak 27
Francisco Álvarez-Cascos - Juan José Lucas
Q43147735

1999ko urtarrilak 19 - 2000ko apirilak 27
Esperanza Aguirre - Pilar del Castillo
Q43157412

1996ko maiatzak 6 - 1999ko urtarrilak 19
Joan Lerma - Ángel Acebes
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroak 20 -
Barrutia: Pontevedra, Madrid
Pontevedrako Diputazioko presidente

1983 - 1986
Federico Cifuentes Pérez - Fernando García del Valle
Bizitza
Izen osoa Mariano Rajoy Brey
Jaiotza Santiago de Compostela1955eko martxoaren 27a (62 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Moncloako jauregia
Familia
Aita Mariano Rajoy Sobredo
Ama Olga Brey López
Ezkontidea(k) Elvira Fernández Balboa  (1996ko abenduak 28 -
Hezkuntza
Heziketa Santiago de Compostelako Unibertsitatea Q691532
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria, abokatua eta jabetzaren erregistratzailea
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Alianza Popular
Espainiar Batasun Nazionala
IMDb nm1775577
http://www.rajoy.es/
Firma de Mariano Rajoy.svg

Mariano Rajoy Brey (Santiago de Compostela, Coruña, 1955eko martxoaren 27a) espainiar politikaria da. Espainiako Gobernuko presidentea da 2011ko abenduaren 21etik, zazpi urtez Kongresuan oposizioaren buru izan ondoren.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alianza Popularraren hautagai izan zen 1981eko Galiziako hauteskundeetan, bai eta eserlekua lortu ere. 1988an, alderdiaren Galiziako adarraren buru izendatu zuten. 1989an, alderdiak izena aldatutakoan, estatuko politikara egin zuen jauzia.

Alderdi Popularrak Espainiako 1996ko hauteskundeak irabazi ondoren, administrazio publikoen ministro izendatu zuten. 1999 eta 2000 artean kultura ministroa izan zen. 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrek alderdiari gehiengo osoa ekarri ziotenean, Rajoy presidenteordea eta gobernazioaren ministroa izendatu zuten. 2001ean barne ministro izendatu zuten baina 2002an berriz ere gobernazioaren ministerioaz arduratu zen. Gobernuaren bozeramale izendatu zuten halaber.

2003an, 2004ko Espainiako hauteskunde orokorretarako Alderdi Popularraren hautagaia izendatu zuten, eta kargu guztiak utzi zituen. 2004ko hauteskunde haiek galdu zituen, eta 2004az geroztik oposizioaren burua izan zen. 2008koak ere ez zituen irabazi, Alderdi Popularra bigarren indarra izan baitzen, PSOEren ondoren.

2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak gehiengo osoz irabazi zituen, eta Espainiako presidente bilakatu zen.[1] 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak ere Rajoy buru zuen Alderdi Popularreko zerrendak irabazi zituen, baina gehiengo osorik gabe; ezein alderdik ez zuen Gobernua eratzerik lortu, eta horren ondorioz 2016an automatikoki Espainiako Gorteak desegin ziren. Espainiako trantsizioaz geroztik izan den legealdirik motzena izan zen. Bien bitartean, Rajoyk Espainiako jarduneko lehendakari izaten jarraituz zuen. 2016ko ekainaren 26an, 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak ere gehiengo soilez irabazi zituen Rajoy buru zuen Alderdi Popularreko zerrendak; eta urriaren 29an, Ciudadanos, Nafar Herriaren Batasuna, Kanariar Koalizioa eta Asturias Foroa alderdien babesarekin, Rajoy Espainiako lehendakari karguan berretsi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariano Rajoy Aldatu lotura Wikidatan