Mamnoon Hussain
Mamnoon Hussain | |||||
---|---|---|---|---|---|
2013ko irailaren 9a - 2018ko irailaren 8a ← Asif Ali Zardari - Arif Alvi (en) →
1999ko ekainaren 19a - 1999ko urriaren 12a ← Moinuddin Haider (en) - Azim Daudpota (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Agra, 1940ko abenduaren 23a | ||||
Herrialdea | Britainiar Raj (1940 - 1947) Pakistan (1947 - | ||||
Lehen hizkuntza | urdua | ||||
Heriotza | Karatxi, 2021eko uztailaren 14a (80 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Institute of Business Administration, Karachi (en) University of Karachi (en) | ||||
Hizkuntzak | urdua ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta ekintzailea | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Alderdi politikoa | Pakistan Muslim League (N) (en) | ||||
Mamnoon Hussain (urduz: ممنون حسین; Agra, 1940ko abenduaren 23a - Karatxi, 2021eko uztailaren 14a) pakistandar politikari eta industria-magnatea izan zen. Pakistango 12. presidentea izan zen 2013tik 2018ra.
Britainiar Raj-en jaio zen eta 1949an bere familiak Pakistanera emigratu eta Karatxin bizitzen jarri zen. Merkataritza ikasi zuen Karatxiko Unibertsitatean eta bere aitaren negozioan hasi zen lanean. Ondoren, ehungintza-enpresa bat sortu zuen.
1968an Pakistango Liga Musulmanera batu zen. 1999an Sindheko gobernadore izendatu zuten, baina urte horretan bertan kargutik kendu zuten kolpe militarraren ondoren. Nawaz Sharif lehen ministroaren aliatua izan zen eta haren babesarekin Pakistango presidente aukeratu zuten 2013an. 2018an Arif Alvi ordezkatu zuen.