Cristina García Rodero
Cristina García Rodero | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cristina García Rodero |
Jaiotza | Puertollano, 1949ko urriaren 14a (75 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | fotokazetaria, argazkilaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Florentzia eta Madril |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Magnum Photos San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Cristina García Rodero (Puertollano, Ciudad Real, 1949ko urriaren 14a) espainiar argazkilaria da.
Biografia
Oso gazterik hasi zen argazkilaritzan. Hamazazpi urte zituela, bere herriko tradizio zahar bati buruzko erreportajea egin zuen: El día del voto (1966, Boto-eguna). 1968an, Madrilgo Arte Ederretako fakultatean pintura-ikasketak egiten hasi zen, eta Arte eta Lanbide Eskolan argazkilaritza-ikasketak. 1971n, Madrilgo Eskolako argazkilariekin harremanetan hasi zen, eta hurrengo urteetan lan asko egin zuen, Hezkuntza-ministerioaren eta Castellblanch eta Juan March erakundeen diru laguntzaz, besteak beste: paisaien argazki azterketak Segovian, sakontze-ikastaroak Italian, eta abar. Italian zela, Espainiako festa, ohitura eta tradizioen argazki bidezko azterketa egiteko proiektua prestatu zuen. 1983tik 2007ra, argazki-irakasle aritu da Madrilgo Arte Ederretako fakultatean. Hamarraldi horretan erakusketa ugari egin zituen, bai Espainian bai Espainiatik kanpo: Mexikon, Frantzian eta Estatu Batuetan, adibidez. 1985ean, bere obra osoa sarituz, Planeta Saria eman zioten. Bere lanik hoberena Espainia atzeratuenaren, Espainia beltzaren (García Roderok berak Espainia ezkutua deitzen duenaren) argazki-bilduma da: etnografia- edo antropologia-azterketa zehatza baino gehiago, garapenaren ahanzturan galdutako kultura baten magia eta misterio guztiaz betetako bizi pusken bilduma. Magnum argazkilaritza-agentzian lan egin duen lehenengo espainiarra izan da.
Sariak
- 1985 Argazkilaritzako Planeta saria
- 1988, 1989, 1990 y 1991 urteko argazkilari onena. Foto Profesional de Madrid aldizkaria.
- 1989 Argazkilaritzako liburu onenari saria
- 1989 Eugene Smith saria, New York.
- 1990 Dr. Erich Salomonsaria, Deutchen Gellschaft Fur Photographie, Colonia.
- 1993 World Press Photoko lehenengo saria (Arte kategorian).
- 1995 Kaulak de Fotografia saria, Villa de Madrid sariak.
- 1996 Argazkilaritzako sari nazionala.
- 1996 Argazkilaritzako Olorum Iberoamericano saria, La Habana.
- 1997 FotoGranPrix saria, Barcelona.
- 1997 Fotopress ’97ko bigarren saria, Fundación La Caixa, Barcelona.
- 2000 Bartolomé Ros saria, PhotoEspaña 2000, Madrid.
- 2001 Godó 2000 saria, Fundación Conde de Barcelona.
- 2005 Arde Ederretako urrezko domina, Espainiako Kultura Ministerioa.
- 2005 Madrileko Komunitateko Kultura Saria
- 2007 Alfonso Sánchez García saria, Madrid.
- 2011 Alcobendas Hiriko Nazioarteko Argazkilaritza Saria
Liburuak
- GARCÍA RODERO, C.: España oculta, Ed. Lunwerg S.L., Barcelona, 1989, 1998 ISBN 84-7782-779-6
- GARCÍA RODERO, C.: Grabarka, o monte das 600 cruces : unha peregrinación ortodoxa en Polonia, Ed. Xunta de Galicia, Santiago de Compostela, 2000 ISBN 84-453-2846-8
- GARCÍA RODERO, C.: Lo Festivo y lo Sagrado, Ed. Consejería de Cultura de la Comunidad de Madrid, Madrid, 2001
- GARCÍA RODERO, C.: Cristina García Rodero, Ed. La Fábrica, Madrid, 2004 ISBN 84-95471-92-2
- GARCÍA RODERO, C.: A peregrinación a Santiago en Haití, Ed. Xunta de Galicia, Santiago de Compostela, 2004 ISBN 84-453-3832-3
- GARCÍA RODERO, C.: Benicàssim. El Festival, Ed. ACTAR, Barcelona, 2007 ISBN 978-84-96954-27-4
- GARCÍA RODERO, C.: Trastempo, Ed. La Fábrica, Madrid, 2010 ISBN 978-84-453-4956-4
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.