Kannada
Kannada | |
---|---|
ಕನ್ನಡ | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | India |
Hiztunak | 44 milioi[1] |
Rankinga | 27[2] |
Ofizialtasuna | India |
Eskualdea | Karnataka, Andhra Pradesh, Maharashtra, Tamil Nadu, Kerala |
Araugilea | Karnatakako gobernua[3] |
Hizkuntza sailkapena | |
Dravidarra | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | Kannada script (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | kn |
ISO 639-2 | kan |
ISO 639-3 | kan |
Ethnologue | kan |
Glottolog | nucl1305 eta kann1255 |
Wikipedia | kn |
Linguasphere | 49-EBA-a |
ASCL | 5101 |
IETF | kn |
- Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; herria buruzkoa beste hau da: «Kannada (herria)».
Kannada[4][5] (ಕನ್ನಡ), dravidiar hizkuntzen artean, zaharrenetako eta ezagunenetako bat da. Dialektoetan banatuta, gutxi gorabehera 44 milioi pertsonak hitz egiten dute.
Estatusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiako gobernuak hizkuntza klasikotzat aitortzen du[6].
Karnataka estatuko hizkuntza denez, Indiako 22 hizkuntza ofizialetako bat da[7]
Banaketa geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagusiki, Indiako Karnataka estatuan hitz egiten da; halaber, neurri aski handian, aldameneko Andhra Pradesh, Kerala, Maharashtra eta Tamil Nadu estatuetan.
Hiztun kopuru esanguratsuak daude AEBetan eta Erresuma Batuan, baita, neurri txikiago batean, Kanada eta Australian ere.
Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etnologoek hogei dialekto inguru bereizten dituzte. Nagusiak kundagannada, nadavar-kannada, havigannada, are bhashe, soliga, badaga, gulbarga kannada, dharawad kannada eta chitradurga kannada dira.
Gainera, "kannada hizkuntzak" ere sailkatu dituzte, tartean badaga, holiya eta urali.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Top 30 language spoken in the world by Number of Speakers
- ↑ Encarta entziklopedia
- ↑ Karnatakako gobernua: "The Karnataka Official Language Act, 1963", Karnataka Gazette, 1963
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
- ↑ Indiako Gobernuaren webgunea
- ↑ Indiako hizkuntzak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Ingelesez) Kannada ikasteko webgunea