Edukira joan

Joan Lorring

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:09, 3 uztaila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Joan Lorring

Bizitza
JaiotzaBritainiar Hong Kong1926ko apirilaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSleepy Hollow2014ko maiatzaren 30a (88 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0521156 Allocine: 10708 Allmovie: p43159 TCM: 116453 TV.com: people/joan-lorring IBDB: 50150
Musicbrainz: edaae3db-c5d3-4eab-a100-c10da284bf0b Find a Grave: 130672119 Edit the value on Wikidata

Joan Lorring (Hong Kong, Txina, 1926 apirilaren 17a- Sleepy Hollow, New York, 2014ko maiatzaren 30a) aktore eta abeslari estatubatuarra izan zen, bereziki antzerkian eta zinema munduan egindako lanengatik ezaguna. Besteak beste, The Corn is Green filmean Bessy Watty pertsonaiaren papera jokatu zuen Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sarira hautatua bilakatuz. Horrez gain, Come Back, Little Sheba pelikulan Marie Buckholder pertsonaia antzeztu zuen eta ondorioz Tony sari bat irabazi zuen 1950ean.[1]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madeline Ellis izenarekin jaiotako Joan Lorring-ek, 1939an, bere amarekin Hong Kong-etik alde egin behar izan zuen Bigarren Mundu Gerra hasieran sorturiko japoniar inbasioa zelako medio. Honolulutik San Frantziskora (Kalifornia) emigratu zuten biek. Handik gutxira, Los Angelesen bizitza berri bat eraikitzeari ekin zioten. Oraindik gaztea zela, irratigintza eta zinema munduan beretzat toki bat topatu zuen hemen. "Dellie Ellis" [2]bezala izendatua izan zen A Date With Judy (1942) irrati-programan lehen paper titularra jokatu zuenean. Geroago, hain ezaguna den Joan Lorring izena bereganatuko zuen izen artistiko gisa.

Eraikitako familia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Sonenberg (1920-2011); Minbiziaren ikertzailearekin, Cornell Medikuntza Fakultateko Medikuntza irakaslearekin eta Biokimikako irakaslearekin ezkondu zen. Bikoteak bi alaba izan zituen: Santha eta Andrea.[3]

Joan Lorring oraindik Madeline Ellis gaztea zela, irratian antzezten hasi zen Alma Horrell papera hartuta "The Great Horrell" suspense lanerako, 1946ko abuztuaren 22an igorri zena. Hori eta gero, "The Farmer Takes a Wife" irrati-antzezlanean hartu zuen parte.[4]

Los Angelesen irrati lana aurkitu ondoren, Lorringek 18 urterekin debut txiki bat egin zuen Song of Russia (1944) guda drama pelikula erromantikoan.[5] Urte berean El puente de San Luis Rey filmean antzeztu zuen, eta 1945ean Bette Davis-ekin batera Bessie Watty-ren paperean murgildu zen The Corn Is Green pelikula ospetsuan.[6] Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten, egindako lanagatik.

Lorringek 1946ko "Three Strangers" eta "The Verdict" filmetan parte hartu zuen, non Lottie Rawson-en papera hartu zuen eta "Give Me a Little Bit" abestia konposatu zuen. Barbara Stanwyck eta Susan Hayward aktoreek antzeztu zuten "The other Love" filmean agertu zen baita ere. Eta 1948an, Gary Cooper aktore ospetsuak parte hartu zuen Good Sam antzeztu zuen.[7]

1950eko hamarkadaren hasieran, Lorring sarritan hasi zen telebistan agertzen. 1955ean, Norby telebistako telesailaren 13 ataletan Helen Norby antzeztu zuen. Ikuskizunak denboraldi bat iraun zuen. Alfred Hitchcock Presents-en (The Older Sister, 1956) Lizzie Borden inguruko atal batean agertu zen non, Emma, Hitchcock-en arreba erretratatu zuen.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan bere familia-bizitzan zentratu zen eta agerraldi gutxi egin zituen telebistan. Eta bere azkeneko agerraldia 1980an The Love Boat telesaierako kapitulu batean egin zuen.[8]

Antzerkigintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorringek Broadway-en debuta egin zuen 1950ean, Marie Buckholder pertsonaian murgilduz, Come Back Little Sheba antzezlanean. Paper honi esker, Lorringek Donaldson sari bat (gaur egungo Tony saria) irabazi zuen 1949-1950 Broadway-ko sasoi hartan. Arrakasta honek, 1951n Broadway-en ekoizpenak sortu zuen Lillian Hellman-en papera Lorringek bereganatzea eragin zuen, The Autumn Garden antzezlanean hain zuzen ere. 1954an, Dead Pidgeons antzezlanean egin zuen lan, eta Broadway-en azken agerpena 1957an gauzatu zuen The Young Woman antzezlaneko protagonista gisa.

Erretiroa eta Heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko eta 1990eko hamarkadetan zehar atseden lasaietaz gozatu zuen, azkenik, kamerak eta eszenatokia bertan behera utzi zituen arte. 2014ko maiatzaren 30era arte bizi izan zen, New Yorkeko Sleepy Hollowen kausa naturalengatik hil zenera arte 88 urte zituela.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Joan Lorring > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «JOAN LORRING» www.cineymax.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. «Joan Lorring» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Joan Lorring - Biografías - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. (Gaztelaniaz) Abuín, Alberto. (2014-06-02). «Joan Lorring nos ha dejado» Espinof (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. «Joan Lorring» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  7. «Joan Lorring - Biografía | KripKit» kripkit.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  8. (Gaztelaniaz) RobertoMeregildo. Muere Joan Lorring a los 88 años de edad – Cine3.com. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  9. (Gaztelaniaz) «Muere la actriz nominada al Oscar Joan Lorring» www.milenio.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]