Edukira joan

Lot eta bere alabak (Orazio Gentileschi)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oursana (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:37, 11 azaroa 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Lot eta bere alabak
Jatorria
Sortzailea(k)Orazio Gentileschi
Sorrera-urtea1628
MugimenduaCaravaggismoa
Jatorrizko herrialdeaIngalaterra
KomisarioaKarlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak226 (altuera) × 282 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaItun Zaharra
Iconclass71C1252
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa69/101
Argumentu nagusiaLot eta bere alabak

Lot eta bere alabak Orazio Gentileschik 1628an egindako margolana da.[1]

George Villiers Buckinghamgo dukeak gonbidatua, Gentileschi Ingalaterrara joan zen urte hartan. Bertan Karlos I.arentzat Biblian oinarrituriko zenbait margolan handi egin zituen, tartean honakoa.[2]

Margolanean Hasieraren istorio bat azaltzen da, Lot eta bere alabena hain zuzen ere:

« Behin batez, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Gure aita zaharra dun eta hemen inguruan ez zegon ezkontzeko gizonezkorik, lurralde guztian egin ohi den bezala. Goazeman; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen berarekin; horrela, izango dinagu semerik geure aitarengandik». Hala, gau hartan bertan mozkortu zuten aita eta beronekin etzan zen alaba zaharrena; Lot ez zen ohartu alaba noiz etzan eta noiz jaiki zen. Biharamunean, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Bart ni egon naun aitarekin. Mozkor dezagun berriro eta gaur gauean hi joango haiz harekin etzatera; horrela, biok izango dizkinagu semeak geure aitarengandik». »

Has 19:31-34


Gentileschik aurretik gai honi buruzko beste margolan bat egina zuen, 1621ekoa eta Thyssen-Bornemisza Museoan dagoena. Honakoa Bilboko Arte Eder Museoaren artelan nagusienetariko bat da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Orazio Gentileschi en la corte de Carlos I. in: Katalogoa. Bilbo: Bilboko Arte Eder Museoa.
  2. Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. (1991). «"Lot y sus hijas" de Orazio Gentileschi: su restauración» Anuario del Museo de Bellas Artes de Bilbao (Bilbo) (1991): 33-48..


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.