Edukira joan

Hanya Yanagihara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:58, 16 abendua 2023
Hanya Yanagihara

(2016)
Bizitza
JaiotzaLos Angeles1974ko irailaren 20a (50 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaSmith College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, kazetaria, idazlea eta magazine writer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJohn Banville

Twitter: YanagiharaHanya Musicbrainz: d1031495-0132-4f8d-be42-ad1948f37e62 Edit the value on Wikidata

Hanya Yanagihara (Los Angeles, 1974ko irailaren 20a) estatubatuar idazle eta kazetaria da.

Bizitza

1974an jaio zen Los Angelesen[1]. Aita, Ronald Yanagihara medikua[2], hawaiiarra da eta japoniar arbasoak ditu[3], eta ama Seulen jaio zen[4]. Txikitan maiz etxez aldatu zen eta Hawaiin, New Yorken, Marylanden, Kalifornian eta Texasen bizi zen[4]. Honoluluko Punahou ikastetxean ikasi zuen[5] eta 1995ean Smith Collegen graduatu zen[6].

Graduatu ondoren, New Yorkera joan zen bizitzera eta hainbat urtez kazetari gisa lan egin zuen[2] Condé Nast Traveler aldizkarian[7].

2013an lehen eleberria argitaratu zuen, The People in the Trees, urteko libururik onenetakotzat hartzen dena[1][2].

2015ean A Little Life eleberria argitaratu zuen[8][9]. Urte berean, Condé Nast utzi zuen T: The New York Times Style Magazineko editoreorde izateko[7].

2022an hirugarren eleberria argitaratu zuen, To Paradise[10][11].

Lanak

  • The People in the Trees (2013)
  • A Little Life (2015)
  • To Paradise (2022)

Sariak

  • 2015: Kirkus saria[12]

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Max, D. T. «Hanya Yanagihara's Audience of One» The New Yorker 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  2. a b c (Ingelesez) Nazaryan, Alexander. «Author Hanya Yanagihara's Not-So-Little Life» Newsweek 2015-03-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  3. (Ingelesez) Armitstead, Claire. «Hanya Yanagihara: 'I have the right to write about whatever I want'» The Guardian 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  4. a b (Ingelesez) Adams, Tim. «Hanya Yanagihara: ‘I wanted everything turned up a little too high’» The Guardian 2015-07-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  5. (Ingelesez) Kidd, James. «Maverick in a Pacific Tempest: Hanya Yanagihara on being a first-novel sensation» Independent 2014-01-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  6. (Ingelesez) Hagan, Molly. (2016). «Hanya Yanagihara» Current Biography 77 (2): 91-95..
  7. a b (Ingelesez) Brockes, Emma. «Hanya Yanagihara: influential magazine editor by day, best-selling author by night» The Guardian 2018-04-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  8. (Ingelesez) Sacks, Sam. «Fiction Chronicle: Jude the Obscure» The Wall Street Journal 2015-03-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  9. (Ingelesez) Maloney, Jennifer. «How ‘A Little Life’ Became a Sleeper Hit» The Wall Street Journal 2015-09-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  10. (Ingelesez) Singh-Kurtz, Sangeeta. «The Author of A Little Life Has a New Book» The Cut 2021-04-14 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  11. (Ingelesez) «To Paradise by Hanya Yanagihara» Pan Macmillan (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  12. (Ingelesez) «2015 Winners» Kirkus Reviews (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).

Kanpo estekak