Edukira joan

Oinetxe jauregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbizuko oinetxe jauregia.

Oinetxe jauregiak, "Nafarroako Erresumako leinu zaharrenen jatorrizko orubeak dira"[1]. Euskal Herriko beste eskualde batzuetan ahaide nagusien[2][3] oinetxeak (ohikoan dorretxeak) izan ohi zirenak, nahiz eta baden Araban oinetxe-jauregi izena duen etxerik ere[4]. Termino erromantzea palacio cabo de armería da, Frantziako chef d´armes terminoaren parekide, non cabo buru den eta armería hitzak armarriari agiten dion erreferentzia. Aragoin jauntxoen alodio-etxeak ziren parekideak.[5]

Nafarroako nobleziak bere pribilegioak oinetxe jauregien jabetzarekin lotzen zituen, Erreinuko arma liburuarekin eta jatorri-garbitasun printzipioarekin bezala, ez bakarrik sinbolikoki, baita onura ekonomikoak eta boterea ematen zuelako.

Ezaugarriak

Nafarroan, leinu jatorriaren kalitatea (odol garbitasuna eta nobleziak garrantzizko klase elementuak ziren garaian) funtsean jauregi edo orubeari lotuta zegoen, Gaztelan ez bezala, baina, egia da, bereizketa hori «oinarri juridiko argi dokumentaturik gabea» zela, Juan José Martinena Ruiz historialariak dioenez[1]. Jabeek pribilegioak zituzten, bai ohorezkoak, bai fiskalak, eta beste onura ugari ere bai, esate baterako Gorteetan eserlekua, baina ez hau ez zelarik jabetza pertsonala, baizik eta jauregi edo jabetzari lotua[6].

Historia

Ikus kategoria: «Oinetxe jauregiak»

Oinetxe jauregiak Nafarroako Erresumaren noblezia-zuzenbidearen barruan berezitasun bat dira, eta haien jatorria zehazteko zaila da. Hala ere, dokumentu bidez, XII. eta XIII. mendeetan termino eta instituzioaren agerpenak aurkitu dira. Gehienek armarria zuten jada XIII. eta XIV. mendeetan, nahiz eta geroago, XVII. mendean, batzuek kalitate hori lortu zuten Gaztelako Koroari dirua ordainduz[1]. Kontuen Ganberako 1723ko txosten batek identifikatzen ditu oinetxe jauregia, Foruak zaldun boteretsu izendatzen dituenarekin.

Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren instituzio honek iraun zuen Nafarroa Garaian, eta izatez oinetxe-jauregien kopurua handituz joan zen mendeetan. Gaztelaren menpeko Gorteen nobleziaren besoaren parte izateko oinetxe jauregiekin lotura behar zen[6].

Jauregi horien kopuru osoa aldatuz joan da XVI. mendearen hasieratik. 1500. urte inguruan 119 zeuden, horietarik 26 Bortuez bestaldeko merindadean. Foru instituzioak eta Gorteak 19. mendean desagertu aurretik, bikoiztua zegoen kopurua Nafarroa Garaian, non eta Nafarroa Beherean instituzioak esanahia askoz lehenago galdua zuen. 1799. urteko datuak azaltzen du parentesi artean orduan zenbatutako jauregi kopuru osoak, horietarik batzuk bakarrik zutelarik oinetxe jauregi kalitatea[1].

Oinetxe jauregien kopurua[1]
Merindadea 1500 1637 1723 1799
Iruñea 50 72 70 83 (128)
Zangoza 40 72 46 58 (79)
Lizarra 15 33 24 31 (46)
Erriberri 10 16 14 14 (23)
Tutera 4 4 -- 6 (9)
Bortuez bestaldekoa 31
Guztira 119 197 154 192 (285)

Erreferentziak

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Martinena Ruiz, Juan José. (2009). Palacios Cabo de Armería, una peculiaridad de Navarra. Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro, Universidad de Navarra., 47-75 or. (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  2. Cabo de Linaje. .
  3. Txantiloi:Versalita. Las fuerzas de los parientes mayores en Alava, Guipúzcoa y Vizcaya en la Baja Edad Media: reclutamiento y organización. ISSN 1699-5376..
  4. «Aiarako oinetxe-jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  5. Valero de Bernabé, Luis. Armorial del Reino de Aragón. .
  6. a b Gran Enciclopedia de Navarra | CABO DE LINAJE. (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).

Kanpo estekak