ANkerkeriari STOP

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aitor Zelaia Ibarreta (Gasteiz, 1993) eta Galder Barbado Bonilla (Amurrio, 1992), Ezker Abertzaleko bi gazte militante dira. 2019ko Otsailaren 7an  atxilotuak izan ziren, hiru hilabete lehenago Duranan zulo batean Ertzaintzak bidoi baten barruan armak, lehergaiak eta munizioa aurkitu zituen. Auzitegi Nazionalak helburu terroristak aurrera eramateko bidoi hori ezkutatzea leporatu zien. Gaur egun, bakoitzak 4 urteko espetxeratze zigorra betetzen daude Zaballako espetxean.[1]

Aitor eta Galderren kasuaren prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko otsailaren 7an hasi zen guztia, goiz hartan Ertzaintzak Galder Barbado eta Aitor Zelaia haien etxeetan atxilotu zituenean. 2018an, hiru hilabete lehenago, Ertzaintzak Duranan aurkitutako zulo batekin zerikusia zutelakoan armak, munizioa eta leheragailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristekin gordetzea eta trafikatzea leporatu zien Auzitegi Nazionalak. Hori dela eta, Maria Tardon epaileak behin-behineko espetxeratzea ezarri zein bi gazteei. 6 hilabete beranduago, 2019ko uztailean, baldintzapeko askatasunean geratu ziren epaiketaren zain.[2]

2 urte epaiketaren zain eman ostean, 2021eko urtarrilean hasi zen bi gazte arabarren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean, fiskaltzaren 8 urteko espetxe zigorrerako eskakizunarekin. Anjela Murillo epailea, besteak beste, Altsasu auzia epaitu zuena, izan zen epaiketa aurrera eramateko arduraduna. Epaiketa honen emaitza 4 urteko espetxe zigorra eta hamar urteko inhabilitazioa izan ziren gazte bakoitzarentzat.[3]

Epaiketan zehar, Ertzaintzak Duranan aurkitutako materiala Kutxabanken aurkako ekintza batekin lotu nahi izan zuen, instrukzio epaileak hori baieztatzeko frogarik ez zegoela onartu zuen arren. Gainera, epaile berak baieztatu zuen aurkitutako materiala ez zegoela inongo kale borroka talderekin lotzerik. Ertzaintzak kale borrokarako motxila gisa izendatu zuen Aitor Zelaiaren etxean aurkitutako motxila bat, bridak, eskularruak eta walkie talkieak bezalako tresnak izateagatik, hala ere, gazteak Hatortxu Rock jaialdiko txanda bat egiteko erabilitako motxila zela baieztatu zuen. Epaileak Aitor Zelaiaren aurkako aurrekaritzat aurkeztu zuen haurra zenean kalean plastikozko pistolekin jolasean ibili izana. Bestetik, Galder Barbadok hainbat autoren bidez jarraitua izan zela salatu zuen, eta prozesu judizialean auto horien matrikulak zikutuko poliziaren matrikulekin bat egiten zutela baieztatu zen. Galder Barbadori atzemandako pen-drive batean aurkitutako Euskal presoen dispertsioaren aurkako kartel bat ere gazteen aurkako froga gisa erabili zuten, inguru abertzaleko kide zirenaren adierazgarri gisa.

Auzitegi Nazionalaren sententzia jaso ostean, bi gazteen defentsak errekurtsoa jarri zuen Auzitegi Gorenaren aurrean, baina 2023ko maiatzean Auzitegi Gorenak lau urteko espetxe zigorra berretsi zuen. Gainera, 2022ko maiatzean Barbadok, gazte mugimenduaren inguruko gauzak kontatuz gero epaiketan lagunduko ziotela esanez Guardia Zibilaren kolaborazio eskaerak salatu zituen Sortu alderdiarekin batera.

2023ko irailaren 15ean iritsi zitzaien espetxeratze agindua, eta hamar egun izan zituzten Zaballako kartzelan aurkezteko, hala ere, bi gazteak ez ziren bertan agertu, eta irailaren 30ean auzia salatzeko Gasteizen deitutako mobilizazio nazionala hasi baino minutu batzuk lehenago atxilotu zituen Ertzaintzak, Gasteizko Gobernu Militarreko balkoi nagusian zenbait ordu pasa ostean, pareko plazan elkartasuna adierazten zeuden ehunka pertsonen aurrean.

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ankerkeria STOP plataforma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakina da, plataformen sorrera, momentuko eraso baten aurrean erantzun zuzena emateko sortzen direla. Hori horrela, ANkerkeriari STOP plataforma ere helburu horrekin sortu zen.

Alegia, ANkerkeriari STOP plataforma, Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen inguruko pertsonek, zein eragileek kasu honi erantzun politikoa emateko sortutako plataforma izan zen. Izenak Auzitegi Nazionalaren siglei egiten die erreferentzia, auzitegi honek Euskal Herriko militanteen jazarpenean izan duen paperagatik. Maila nazionalean antolatutako plataforma izan zen, nahiz eta Gasteiz, Amurrio eta Agurain izan zituen erdigune, bi gazteen jaioterri eta bizilekuak. Gainera, hilabete luzeak martxan egon den plataforma izan da. Aitor eta Galderren auzia ez delako momentuko salbuespena izan, urteetako lanketa eta antolaketa eskatu duen dinamika izan baita.

Horretarako, ezinbestekoak izan dira ANkerkeria STOPek egindako aliantza eta sare eraketak. Ehunka mobilizazio eta ekimen egin ziren plataformaren izenean, baita azken mobilizazio nazionala ere, eta bi gazteen atxiloketa eta espetxeratzearen ostean plataformak bere ibilbidea amaitutzat eman zuen.

Ernai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, Ernai gazte antolakundea zertan datzan azalduko dugu. Ernai,[4] Ezker Abertzaleko gazte antolakunde iraultzailea da, eta Euskal Herri gazte, aske, sozialista, feminista, ekologista eta euskalduna lortzea dute helburu. Zapalkuntza anitzeko sistema -nazio, klase, genero, aukera sexuala, dibertsitate funtzionala, etnia, helduek eragindakoa, etab.- gainditzeko asmoz antolatzen gara eta praktika eta balore iraultzaileak suspertzea dugu helburu.

Gazte Antolakundeak izaera feminista, sozialista, independentista, euskalduna, ekologista eta internazionalista du. Honek antolakundearen eguneroko jardunean isla dauka. Ernairen lana Euskal Herriko gazteriak helburu hauekin bat egitea da; honetarako, sektore ezberdinetara heltzeko gai izango den praktika politikoa garatzen dugu, proiektu politikoa eta antolakundea bera gazteentzako erreferente bilakatuz.

Ernai Gazte Antolakundeak 2017ko apirilaren 1ean ospatu zuen bigarren Kongresua Erandion. Bertan, Gazte Estrategia eraberritua adostu eta independentzia, sozialismoa eta feminismoaren aldeko proiektu politikoan berretsi ginen.

Hau azaldu ondoren, Aitor eta Galderren auzian izan duen garrantzia eta presentzia azpimarratuko ditugu. Ernai gazte antolakundeak ere presentzia nabarmena izan zuen  Ernairen ekimenak 2023ko udan eta irailan Aitor eta Galderren auziperatzearen aurkako erantzun poltikoan. Hortaz gain, badakigu, Aitor Zelaia eta Galder Barbado Ezker Abertzaleko militante gazteak eta gazte antolakundeko militante ohiak izan direla, beraz, Ernaik belaunaldi oso baten aurkako erasotzat identifikatu zuen kasua. Hori horrela, ezinbestekoa izan zen Ernairentzat paper zentrala izateaz prozesu guztian zehar. Izan ere, beharrezkoa ikusi zuen beste hainbat eragileerekin bat egitea prozesua anitza eta sendoa izan zedin. Hori dela eta, ANkerkeria STOPen plataforma sortzea beharrezkotzat jo zuten. Honela, euskal herri osoan zehar auziaren eta erasoaren egoera azaltzea errazagoa izan zen.

Mobilizazio eta ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitor eta Galderren auzia hanbat mobilizazio eta ekimen sortu izan zituen:

Auziperatuak behin behineko epetxealdina zeudenean, 2019ko Gazte Topagunean Ernai eta Aitzina! gazte antolakundeek elkartasun aldarria egin zieten atxilotuei. Era berean  ekitaldi zentralean Aitor eta Galderrek gatibu zeudelarik kartzelean idatzitako gutuna irakurri zen.

Sei hilabeteko espetxealdiaren ostean eta 6.000€ko fidantza ordaindu ondoren, behin behineko askatasunean gelditu zirenean Gazteizen ehun daka pertsona elkartu ziren Aitor eta Galderri ongi etorria egiteko Era berean Amurrioko herrian ongi etorria egin zien auziperatuei. [5]

2023ko ekainaren 4ean ANkerkeria STOP plataforma herritarra eratu zen. Txoko eta eremu ezberdinetako 1.300 pertsona elkartu ziren Amurrion Aitor eta Galderren aurkako Auzitegi Gorenak emandako sententzia salatzeko.  Plataforma hau izan zen hemendik aurrera mobilizazio eta ekintza desberdinak deituko zituena. Besteak beste ondorengo mobilizazio eta ekimen hauek aurkitu ditzazkegu:[6]

Mobilizazioak ezberdinak izan ziren. Izan ere, euskal herriko eremu eta espazio ezberdinetan izan ziren aldarrikapenak. Adibidez, ikastetxe, unibertsitate eta herrietan: bai Ankerkeriari stopen izenean, bai Ernairen izenean. Epaiketa aurretik eta sententzia jasotzean ere eman ziren.

Ekintza ezagunenak, esaterako, honako hauek izan ziren; errepideak moztu, autobusak margotu, muralak, agerraldiak etab. Ekintza hauetako aldarri nagusiena “absoluzioa besterik ez dugu onartzen” izan zen.

Ernai gazte antolakunde abertzaleaen azken ekimena 2023ko irailaren 22an izan zen. Goizek 07:30aldera Bilboko Espainiako Gobernuak Moiuan duen egoitzan hainbat gazte kateatu egin ziren Aitor eta Galderren aurkako auziaren kontra protesta gisa. Kateatuez gain errepidea mozten ere hainbat pertsona egon ziren. Bilboko ekimen horretan eta errepidea mozten ari zirenan banan-banan identifikatuak izan ziren.[7] Egun berean Gazteizen, Ertzaintzaren komisaldegian kateatu egin ziren bi pertsona inguruan hainbat pertsona inguruan zuten bitartean. Bertan, hiru gazte atxilotuak izan ziren eta beste hainbat identifikatu ere egon ziren.[8]  Egunean zehar Euskal Herriko hainbat herritan eskal txikiago bateko mobilizazioak ere egin ziren.

Azken ekimen gisa, Espainiako Auzitegi Gorenak lau urteko epaia jaso ondoren eta aginduaren borondatea amaituta irailaren 30ean arratsaldeko 17:00 aldera Aitor eta Galder Gazteizko Gobernu Militarraren balkoian agertu ziren ikurrin eta nafar bandera batekin. Egun berean gazteizko Artium-etik Foru plazaraino milaka pertsonek Aitorren eta Galderren aldeko manifestazio bat egin zen Euskal Herriak Aurrera lelopean. [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Iustel, todo el Derecho en Internet. «La Audiencia Nacional condena a 4 años de cárcel a dos jóvenes que ocultaron material para hacer explosivos» www.iustel.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. «4 urteko kartzela zigorra bi gazteri, "kale borrokarako lehergaiak ezkutatzearren"» EITB 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Condenan a 4 años a dos jóvenes por ocultar explosivos para la "kale borroka"» La Vanguardia 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  4. «Ernai - Aske izateko» Ernai (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  5. «Ehunka lagunek egin diote ongietorria Galder Barbadori - Amurrio» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  6. «Ehunka lagunek Barbadoren eta Zelaiaren aurkako epaia gaitzetsi dute Amurrion» Berria 2023-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  7. «Ernaik protesta egin du Bilbon eta Gasteizen, Barbado eta Zelaia espetxeratzearen aurka» Berria 2023-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  8. «Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  9. «Aitor Zelaia eta Galder Barbado atxilotu dituzte» Berria 2023-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).