Kutxabank

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Kutxabanki buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kutxa (argipena)».
Kutxabank
Kutxabank.svg
Mota Bankua
Sektorea Finantzak
Sorrera 2012ko urtarrilaren 1a
Egoitza Bilbo (Bizkaia)
Presidentea Mario Fernández
Irabaziak 380 milioi euro (2010)
Langileak 7.272 (2012)
Akziodunak BBK
Kutxa
Vital Kutxa
Webgunea www.kutxabank.eus

Kutxabank[1] Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aurrezki kutxak bat egitetik 2012an sortu zen bankua da. Bilbao Bizkaia Kutxak, Gipuzkoa Donostia Kutxak eta Gasteiz Araba Kutxak osatu zuten banku berria.

2014an, Espainiar Erresumako banketxeen artetik, kaudimen handienekoa zen Kutxabank. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko banketxeen artetik, etxegabetze gehien egiten zuena.[2]

Bankuaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko martxoaren 23an BBK, Kutxa eta Vital Kutxako presidenteek elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten, horretarako hiru elkarteen jarduerak batuko dituen banku bat sortuz.[3]

2011ko ekainaren 30ean hiru kutxen administrazio-kontseiluek babeserako erakunde-sistema deituriko formularen bidez hiru kutxek bat egin zezaten onartu zuten.[4]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, kutxen egitea gertatzeko ezinbesteko bihurtu zen Bildu koalizioa osatzen zuten alderdiren sostengua Gipuzkoa Donostia Kutxaren batzar nagusian, EAJ, PSE eta PP alderdiak bat egitearen alde izanda, aski baitzen koalizioaren aldeko botoa. 2011ko irailean izandako negoziazioen ondorioz, Bilduk bat egitearen aldeko botoa emango zuela iragarri zuen.[5]

2011ko irailaren 16an BBKren batzar nagusian 92 kontseilarik bozkatu zuten bateratzearen alde, eta seik kontra. Bateratzearen alde agertu ziren EAJ, PSE, ezker Bildun sartutako alderdiak, PP eta CCOO; kontra, aldiz, Ezker Batua, Aralar, ELA eta LAB. Vital Kutxaren batzarrean, berriz, 95 kontseilarietatik 90ek alde bozkatu zuten, ELAko biek kontra, eta hiru abstentzio izan ziren: LABena eta talde independente batena.[6] 2011ko irailaren 23an Kutxaren batzarrean %92k babesa eman zion kutxen bategiteari.[7] Ordukoan ere, Aralar, EB eta ELAk aurka bozkatu zuten eta LAB abstenitu egin zen.

Bankua osatzen duten kutxak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutxa bakoitzaren ordezkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko ekainaren 30ean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko aurrezki kutxek banaketa bat erabaki zuten fusio hotza gauzatzeko.[8] Baina, urte hartako abenduaren 30ean EAJk eta PPk honakoa erabaki zuten, PSE-EE eta Bildu administrazio kontseilutik kanpo utzita:

Banaketa horrela izanik, administrazio kontseilua 15 kidez osaturik dago, kutxa bakoitzak honakoak hautatuz:[1]

Bankuaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urriaren 26an, Kutxabank, kaudimen maila onena zuen Estatu Espainiarreko bankua zen. 2012. urtean erakundea bateratu zenetik bigarren aldiz, Kutxabankek kaudimen ratiorik onena lortu zuen bankuei eginiko estres proba batean.[9]

Urriaren 30ean jakin zenez, EAEko kutxak, Kutxabanken zuten parte-hartzea murriztera behartuta zeuden. Espainiako Bankuak parte-hartze osoa % 50era murrizteko presio egin zien BBKri, Vital Kutxari eta Kutxari. Hala egin ezean, 700 milioi euroko erreserba funtsa sortu beharko zuten.[10]

Azaroaren 18an, Kutxarekin eta Vitalekin bat eginda aritzen ez zela berretsi zuen BBKk. Espainiako Bankuaren zirkular zirriborroari alegazioak aurkeztu zizkioten hiru kutxek.[11] BBKk, Kutxak eta Vitalek arrazoitu zioten banku zentralari ez zirela bat eginda aritzen. Horrela lortu nahi zuten bankuaren %50 saldu behar ez izatea.[12]

Izan ere, Espainiako legeak erreserba funts bat osatzera behartzen zituen banku baten akzioen %50 baino gehiago zituzten banku-fundazioak. BBK, Kutxa eta Vital bat eginda zeudela kontuan hartuta 300 milioi BBKri bakarrik aplikatu behar zitzaizkion.[13] Espainiako Bankuaren zirriborroak honako hau zioen:[14]

« Fundazioen arteko ekintza itunpeko gisa hartuko dira haien arteko akordio edo itun estatutarioak edo parasozialak, aipatutakoak zein aipatugabeak, hitzezkoak zein idatzizkoak, finantza erakundea gidatzeko estrategiari buruz irizpide komun oinarrizkoak ekartzen badituzte, nahiz eta kudeaketaren gai zehatzetan tartean behin boto kontrajarriak eragin ditzaketen.  »

Azaroaren 19an, Espainiako Bankuak ez zuen ikusten hiru kutxak batera ari zirenik.[15]

Azaroaren 26an, Mario Fernandezek Kutxabankeko presidentetza utziko zuela esan zuen. Horren atzean, EAJko eta Kutxabankeko zenbait arduradunekin desadostasunak etorkizuneko estrategiaren inguruan eta kapital pribatuaren sarreraren inguruan zituen desadostasunak izan zeuden. Gregorio Villalabeitiak ordezkatuko zuen.[16]

Azaroaren 28an, Mario Fernandezek utzitako lekua hartu ostean, Kutxabanken gizarte ekintza 'indartzeko' lan egingo zuela esan zuen Villalabeitiak.[17]

Abenduaren 1ean jakin zenez, Kutxabanken irabaziak %66 hazi ziren iraila bitartean eta beste 280 milioi jarri zituen horniduretan balantzea indartzeko.[18]

Abenduaren 3an, Kutxabankek Alavesi diru gutxiago ematea salatu zuen De Andresek eta bere ustez, Araban ez zuen Gipuzkoan eta Bizkaian adinako inbertsiorik egiten.[19] Horregatik, kontraesanak izatea leporatu zion EH Bilduk De Andresi.[20]

Abenduaren 4an, Kutxabankek inbertsio funts bat sortzeko gogoa adierazi zuten Garitanok eta Izagirrek eta akzioak udalen eta diputazioen esku uzteko eskaera ere egin zuten.[21]

Abenduaren 10ean jakin zenez, Makina Berriak egitasmoak berrehun operazio izan zituen 2014ean.[22]

Abenduaren 18an, Kutxabankek bere balantzeko higiezin aktiboen erdiak saldu zizkion AEBetako inbertsio funts bati eta horrela, 930 milioi eskuratu zituen.[23]

2015eko urtarrilaren 9an, merkatuko «hipoteka onenak» eskaintzen hasi zen Kutxabank, Euribor+%1etik hasita.[24]

Kutxabanken desinbertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krisia hasi zenetik interesgarriak ez ziren aktiboak saldu zituen Kutxabankek.[25]

  • 2014 hasieran, BBKren egoitza zaharra saldu zion Mango jantzi denden kateari, 40 milioi eurorengatik eta Donostian, Getaria kaleko eraikina saldu zion Corpfin Capitali.
  • 2014ko udan, 340 milioi euroren maileguak saldu zizkion IDR funtsari.
  • Kutxabank Enagasen martxoan %4,98 edukitzetik ekainean %0,018 edukitzera pasa zen.
  • Sei milioi euro lortu zituen Kutxabankek Zeltia botikagilearen %0,9 salduta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz)  EFE, «Los consejos de Kutxa, BBK y Vital aprueban la creación de Kutxa Bank», Diario Vasco (Donostia), http://www.diariovasco.com/20110630/economia/consejos-kutxa-vital-aprueban-201106301930.html. Noiz kontsultatua: 2011/06/30 .
  2. (Gaztelaniaz)  Azumendi, Eduardo, «Kutxabank: el banco más solvente, el banco que más desahucia», El Diario, http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Kutxabank-caja-volvente-desahucia_0_324767705.html. Noiz kontsultatua: 2017-03-28 .
  3. http://www.eitb.com/albisteak/ekonomia/osoa/624758/bbk-k-vitalek-eta-kutxak-bat-egite-hotza-adostu-dute/ Eitb24 webguneko albistea.
  4.   Miren Garate, «Kutxa Bank elkarte anonimoa sortzea erabaki dute BBK-k Kutxak eta Vitalek», Berria (Donostia), http://paperekoa.berria.info/harian/2011-07-01/002/001/Kutxa_Bank_elkarte_anonimoa_sortzea_erabaki_dute_BBK-k_Kutxak_eta_Vitalek.htm. Noiz kontsultatua: 2011/07/02 .
  5.   Jakes Goikoetxea, «Bat egitea ziurtatu du Bilduk», Berria (Donostia), http://paperekoa.berria.info/harian/2011-09-14/002/001/Kutxa_Bank_sortuko_dute_hiru_kutxek_Bilduren_babesa_ziurtatu_dutelako.htm. Noiz kontsultatua: 2011/09/17 .
  6.   «Tramite «historiko» lasaia», Berria (Donostia), http://paperekoa.berria.info/harian/2011-09-17/018/001/BBK_eta_Vitaleko_batzarrek_95eko_babesa_eman_diote_Kutxa_Banki.htm. Noiz kontsultatua: 2011/09/17 .
  7.   «Kutxaren batzarrean ere %92 pasako babesa eman diote kutxen bat egiteari», Berria (Donostia), http://www.berria.info/albisteak/55186/kutxaren_batzarrean_ere_92_pasako_babesa_eman_diote_kutxen_bat_egiteari.htm. Noiz kontsultatua: 2011/09/25 .
  8. (Gaztelaniaz)  Europa Press, «La BBK logra una participación del 57% en la fusión, Kutxa el 32% y la Vital un 11%», El Mundo (Gasteiz), http://www.elmundo.es/elmundo/2011/06/30/paisvasco/1309429476.html. Noiz kontsultatua: 2011/09/30 .
  9. «Kutxabank, kaudimen maila onena duen Estatu Espainiarreko bankua», EiTB, 2014-10-26
  10. «EAEko kutxak, Kutxabanken duten parte-hartzea murriztera behartuta», EiTB, 2014-10-30
  11. Iker Aranburu, «Kutxarekin eta Vitalekin bat eginda aritzen dela ukatu du BBK-k ere», Berria, 2014-11-18
  12. Iker Aranburu, «Espainiako Bankuaren esku dago Kutxabanken geroa», Berria, 2014-11-19
  13. «700», Berria, 2014-11-19
  14. «Zer dio Espainiako Bankuaren zirriborroak?», Berria, 2014-11-19
  15. Xabier Martin, «Espainiako Bankuak ez du egintzat jotzen hiru kutxak batera ari direnik», Berria, 2014-11-19
  16. Jon Ordoñez, «Gregorio Villalabeitiak ordezkatuko du Fernandez», Berria, 2014-11-27
  17. «Kutxabanken gizarte ekintza 'indartzeko' lan egingo du Villalabeitiak», EiTB, 2014-11-28
  18. Ivan Santamaria, «Kutxabanken irabaziak %66 handitu dira irail arte», Berria, 2014-12-01
  19. «Kutxabankek Alavesi diru gutxiago ematen diola salatu du De Andresek», EiTB, 2014-12-03
  20. «Kontraesanak izatea egotzi dio EH Bilduk De Andresi, Kutxabanken akzioen harira», Berria, 2014-12-04
  21. «Kutxabankek inbertsio funts bat sortzea proposatu dute Garitanok eta Izagirrek», Berria, 2014-12-04
  22. «200», Berria, 2014-12-10
  23. Ivan Santamaria, «Adreilutik ihesi», Berria, 2014-12-19
  24.   «Merkatuko «hipoteka onenak» eskainiko ditu Kutxabankek, Euribor+%1etik hasita», Berria, 2015-01-09, http://www.berria.eus/paperekoa/5401922/016/007/2015-01-09/merkatuko_hipoteka_onenak_eskainiko_ditu_kutxabankek_euribor1etik_hasita.htm .
  25. «DESINBERTSIOAK», Berria, 2014-12-19

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]