A Room with a View

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
A Room with a View
Filma
Jatorrizko izena A Room with a View
Urtea 1986
Generoa film erromantikoa
film dramatikoa
film based on literaturea
Herrialdea Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
italiera
Oinarritzat hartutakoa A Room with a View
Iraupena 116 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Florentzia
Narratibaren kokalekua Italia eta Ingalaterra
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) James Ivory
Gidoigilea(k) Ruth Prawer Jhabvala
Antzezlea(k)
Maggie Smith
Helena Bonham Carter
Denholm Elliott
Julian Sands
Daniel Day-Lewis
Judi Dench
Simon Callow
Rupert Graves
Patrick Godfrey
Rosemary Leach
Peter Cellier
Richard Robbins
Matyelok Gibbs












Ekoizpena
Ekoizlea Ismail Merchant
Konpainia ekoizlea Merchant Ivory Productions
Goldcrest Films
Film4 Productions


Edizioa Humphrey Dixon
Ekoizpen-diseinatzailea Gianni Quaranta
Bestelako lanak
Musikagilea Richard Robbins
Argazki-zuzendaria Tony Pierce-Roberts
Sariak
Kanpo loturak

A Room with a View (euskaraz Ikuspegidun Gela) 1985eko James Ivory britainiar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko film bat da. 1908ko Edward Morgan Forster ingeles idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Maggie Smith, Denholm Elliott, Helena Bonham Carter, Julian Sands, Simon Callow, Judi Dench, Patrick Godfrey, Fabia Drake, Joan Henley, Amanda Walker, Daniel Day-Lewis, Maria Britneva, Rosemary Leach, Rupert Graves, Peter Cellier eta Mia Fothergill aktoreek antzeztu zuten.

Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta hiru irabazi zituen: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ruth Prawer Jhabvala), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Gianni Quaranta, Brian Ackland-Snow, Brian Savegar eta Elio Altamura) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Jenny Beavan eta John Bright).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1900ko hamarkada. Lucy Honey Church (Helena Bonham Carter), Florentzia hirira Charlotte Bartle (Maggie Smith) lehengusu eta konpainiako anderearekin batera bidaiatu duen familia oneko ingeles neska gazte bat da. Biak ostatu hartu duten hotelean Emerson (Denholm Elliott) jaun xelebrea eta haren semea den George (Julian Sands) ezagutuko dituzte, hauek jatorki bi neskeei beren gelak utzi eta hiriko ikuspegi bikainez goza dezaten ahalbideratuko diete. Azkenean, Lucy eta George maitemintzen amaituko dute, baina Charlottek bien arteko harremana gauzatu dadin ekidingo du. Lucy Ingalaterrara itzuli eta Cecil Vyse (Daniel Day-Lewis) izeneko gizon batekin ezkontzeko hitzemango da. Halere, George ere Ingalaterrara itzultzean egoera aldatu eta Lucyrengan harekiko iraganeko erakarpena berpiztuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]