A Time to Kill

Wikipedia, Entziklopedia askea
A Time to Kill
Elliot Goldenthalen filma
EgileaElliot Goldenthal
Argitaratze-data1996
Jatorrizko izenburuaA Time to Kill
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaKrimenezko filma, epaiketa filma, film dramatikoa, thrillerra eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena143 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaA Time to Kill (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Florida
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joel Schumacher
Gidoigilea(k)Akiva Goldsman
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaArnon Milchan
John Grisham

Konpainia ekoizleaRegency Enterprises (en) Itzuli
Warner Bros.
[[Kategoria:Regency Enterprises (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaWilliam Steinkamp
Bestelako lanak
MusikagileaElliot Goldenthal
Argazki-zuzendariaPeter Menzies
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMississippi
Argumentu nagusiaheriotza zigorra

IMDB: tt0117913 Filmaffinity: 120623 Allocine: 15283 Rottentomatoes: m/1072381-time_to_kill Mojo: timetokill Allmovie: v136524 TCM: 324431 Metacritic: movie/a-time-to-kill TV.com: movies/a-time-to-kill Netlix: 1049750Edit the value on Wikidata

A Time to Kill (euskaraz Hiltzeko Garaia) 1996ko Joel Schumacher estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. John Grisham idazlearen A Time to Kill eleberrian oinarritua dago. Bertan, Matthew McConaughey, Sandra Bullock, Samuel L. Jackson, Kevin Spacey, Brenda Fricker, Oliver Platt, Charles S. Dutton, Ashley Judd, Patrick McGoohan eta Donald Sutherland aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBtako Hegoaldeko Mississippi estatuko udalerri lasai batean arraza zuriko Billy Ray Cobb eta James Louis 'Pete' Willard gazte mozkortu eta arrazistek arraza beltzeko 10 urteko Tonya Hailey neskatoa basatiki bortxatu eta jipoituko dute, azken unean hura urkatzen kale egin eta erreka batean bizirik baina larriki zauritua botata lagako dutelarik. Udalerriko gehingo zuria basakeria horren aurka agertuko da. Neskatoaren aita den Carl Leek (Samuel L. Jackson) justizia bere eskutik hartzea erabaki eta bi gazte zurien epaiketa burutzen ari den unea errifle batez eta hainbat ikusle txundituen aurrean bere alabaren bortzaileak tiroz hilko ditu.

Hamar egunetan zehar, Clantongo kaleetan tentsioa eta liskarrak areagotuz joango dira, Ku Klux Klanen suzko gurutzea agertzeraino. Aldiz, Carl Lee heriotz zigorra jaso dezakeen eepaiketa bati aurre egingo beharko dio.

Giro nahasi honen erdian, bertako Jake Brigance (Matthew McConaughey) abokatu zuri gazteak eta Massachusetts estatutik etorri berri den pentsamolde liberaleko Ellen Roark (Sandra Bullock) laguntzaileak epaiketan Carl Leeren defentsa burutzea onartuko dute, aldi ebrean euren bizitza eta ingurukoena arriskuan jarriko dituztelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]