Edukira joan

Absalom

Wikipedia, Entziklopedia askea
Absalom
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
JaiotzaHebron, K.a. 1009
HeriotzaWood of Ephraim (en) Itzuli, K.a. 978
HerrialdeaIsraelgo Erresuma
Sexuagizonezkoa
Jardueraagintaria
erreboltaria
gizahiltzailea
Familia
AitaDavid
AmaMaacah
Seme-alabak
Anai-arrebak
FamiliaDavidic line (en) Itzuli

Absalom[1] (hebreeraz: אַבְשָׁלוֹם‎ʾAḇšālōm, euskaraz: «bakearen aita») Itun Zaharreko pertsonaia da, David erregearen hirugarren semea.[2]

Absalomen istorioa Daviden etxeko tragedia delakoaren barruan kokatzen da, azken finean Salomon tronura eramango duena. Amnon anaiarik zaharrena Tamar Absalomen sasi-arrebaren edertasunaz liluratuta, bortxatu egin zuen (2 Sm 13:14). Absalomek mendekatzea erabakiko du, bere zerbitzariei Amnon oturuntza batean hiltzeko aginduz (2 Sm 13:29) eta gero Gesurrera ihes egingo du, non bere amaren aldeko aitona, Talmai aramearra, errege den. Joabek Daviden aurrean bere alde hitz egiten ostean, erregeak itzultzeko baimena ematen dio, baina bi urte behar ditu jasotzeko (2 Sm 14:25).

Behin Amnon hila eta oinordetza-eskubide argirik ez dagoenez, Absalom kanpaina egiten hasten da bere primogenitura-eskubideak baliarazteko. Baina Israelgo estamentu guztien babesa bazuen ere, oinordekotza Salomonentzat gordeta zegoela zirudien, eta, beraz, aitaren bizitzaren aurkako azpijokoa zen.

Azkenik, David ez zegoela aprobetxatuz, mertzenarioek lagunduta errege izendatu zuen bere burua eta Jordan ibaiaren ondoan borrokan hasi ziren. Ihes egin duen bitartean, ironikoki, bere adats ederrak zuhaitzetan korapilatuta geratzen daa, eta, Joab, Daviden kapitaina, bihotzean hiru gezi sartuko ditu. Daviden pena izugarria izan zen, gertatutakoa gorabehera, Jerusalemen gudua galdu izan balu bezala sartu baitzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.