Edukira joan

Adal Sultanerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adal Sultanerria
Adaal
አዳል ʾAdāl
عدل
1415 – 1555
Monarkia
Adal eta Axumen mapa
Geografia
HiriburuaZeila
Harar
Kultura
Hizkuntza(k)Somaliera, Oromo, Afar, arabiera, Harar
ErlijioaSunitar Islama
Historia
Aurrekoa
Ifat Sultanerria
Ondorengoa
Etiopiako Inperioa

Adal Sultanerria edo Adaleko Erresuma (Somalieraz: Adaal, Ge'ez: አዳል ʾAdāl, Arabieraz: عدل) Erdi Aroko Afrikako Adarreko estatu musulman multi-etnikoa izan zen. Afrikako beste herrialde batzuekin zein Ekialde Hurbileko herriaekin komertzio lanak egiten zituzten, Europa eta Asiako bide batzuk kontrolatuz. Maduna, Abasa, Berbera, Zeila eta Harar bezalako hiri historikoek loraldia izan zuten garai honetan, meskita, etxe, harresiak eta zisternak eraikiz.

Sa'ad ad-Din II.aren heriotzarekin Ifat Sultanerriaren ondoren eratu zen sultanerria izan zen. Borrokaldi latzak izan zituzten Etiopiako Inperioa]ko Solomoniar leinuarekin.

XVI. mendean Adaleko Ahmad ibn Ibrihim al-Ghazik gidatuta Etiopiako Inperioaren aurkako inbasio arrakastatsua egin zuten. Kanpaina honi Abisiniaren Konkista izena eman zaio. Bere momenturik gorenean Somalia, Etiopia, Djibouti eta Eritreako eskualdeak kontroplean zituzten.

1520ko hamarkadan Imam Ahmad ibn Ibrihim al-Ghazik Adal konkistatu zuen eta Gerra Santua abiatu zuen Etiopiako Inperioaren aurka, Erresuma Kristaua baitzen. Otomanoek suzko armak eman zizkieten eta horrela lortu zuten Shimbra Kureko batailan Etiopiako ordokia konkistatzea, 1529an. 1541an Portugaldarrek, interes handiarekin Indiako ozeanoan, Etiopiari 400 mosketero bidali zizkieten. Adalek 900 jaso zituen Otomandarren esku.

1542an Portugalgo Cristóvão da Gama hil zuten. Hala ere 1543ko otsailean Tana lakuaren inguruan gertatu zen Wayna Dagako batailan portugaldarrek Iman Ahmad hil zuten. Horren ondorioz Etiopiarrek Amharako ordokia berreskuratu zuten eta Adalen aurka galdutakoa berreskuratu zuten. Lehenago Otomandar Inperioaren laguntza lortu bazuten ere momentu historiko honetan arazo larriagoak zituzten Mediterraneoan, eta ezin izan zieten lagundu. 157an hiriburua Zeilatik Hararera mugitu zen eta dekadentzia handian erori zen, ahalik eta Oromo leinuak lurraldea okupatu zuen arte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]