Adriaan van Royen
Adriaan van Royen | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Leiden, 1704ko azaroaren 11 | ||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||
Heriotza | Leiden, 1779ko otsailaren 28a (74 urte) | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Leidengo Unibertsitatea | ||
Tesi zuzendaria | Herman Boerhaave | ||
Doktorego ikaslea(k) | Petrus Camper (en) Nikolaus Joseph von Jacquin (en) | ||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | botanikaria, medikua eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Leidengo Unibertsitatea (1729ko martxoaren 12a - Leidengo Unibertsitatea (1732ko maiatzaren 5a - 1775) | ||
Kidetza | Royal Society |
Adriaan (edo Adrianus) van Royen (Leiden, 1704ko azaroaren 11 - ibid. 1779ko otsailaren 28a ), holandar sendagilea eta botanikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntzan doktoretza lortu zuen 1728an Leidengo Unibertsitatean, Dissertatio botanico-medica de anatome et œconomia plantarum izeneko tesiarekin.
1728ko ekainaren 27an, Royal Society-ren osoko bilkuran, kide titular izendatu zuten Hans Sloane, Francis Clifton eta Johann Kaspar Scheuchzerrekin batera.
Leidengo Unibertsitatean botanika irakasle izan zen 1729an. Hiri horretako lorategi botanikoa ere zuzendu zuen. Bere iloba, David Van Royen (1727-1799), botanika katedran hartu zuen oinordekoa.
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carlos Linneok Royena (gaur egun sin. Diospyros da) izena jarri zion genero botanikoari bere omenez, Ebenaceae familian.
- (Acanthaceae) Lepidagathis royenii Bremek. [1]
- ( Apocynaceae) Alyxia royeniana Markgr. [3]
- (Melastomataceae) Catanthera royenii M. P.Nayar [4]
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oratio qua jucunda, utilis et necessarie medicinæ cultoribus commendatur doctrina botanica 1729
- Carmen elegiacum de amoribus et connubiis plantarum (1732)
- Florae Leydensis Prodromus, exhibens plantas quae in horto académico Lugduno-Batavo aluntur 1740 1740
- Oratio de historia morbi, primo et perpetuo therapiæ medicæ fundament, etab. 1743
- Carmen seculare in natalem ducentesimum Academiae Batavae, etab. 1775