Agar (Biblia)
Itxura
(«Agareno» orritik birbideratua)
Agar (Biblia) | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Antzinako Egipto, K.a. XX. mendea |
Heriotza | , K.a. XX. mendea |
Herrialdea | Antzinako Egipto |
Sexua | emakumezkoa |
Jarduera | etxeko langilea |
Familia | |
Aita | Pharaoh |
Ezkontidea(k) | Abraham |
Seme-alabak | ikusi
|
- Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agar».
Agar (hebreeraz: הָגָר, Hāgār; arabieraz: هاجر; latinez: Agar) Bibliako pertsonaia da. Abrahamen jopua, haren emazte Sararen eskariz Abrahamek emaztetzat hartua. Ezkontza horretatik Ismael sortu zen, baina Isaak jaio zenean, Agar eta Ismael kanpora egotzi zituen Abrahamek. Ismailita edo arabiarrek beren jatorri edo aitalehentzat ematen dute.[1]
San Paulok (Ga 4:21) bere istorioan Sinaiko itunaren komunitatearen adibide bat dela adierazi zuen:
« | Esadazue zuek, legearen menpeko izan nahi duzuenok: Ez al duzue entzun legeak dioena? Izan ere, Liburu Santuak dioenez, Abrahamek bi seme izan zituen: bata mirabeagandik eta bestea libre zen emazteagandik. Mirabeagandikoa giza sorbide hutsez jaio zen; emazte librearengandikoa, berriz, Jainkoaren agintzariaren indarrez. Honek beste zerbait adierazten du: bi emakumeak bi itunen irudi dira; bata Sinai menditik dator eta esklabotzarako gizon-emakumeak sortzen ditu: itun honen irudia Agar da (Agar izenak Arabian dagoen Sinai mendia aipatzen du), eta gaurko Jerusalemi dagokio, honek bere seme-alabekin esklabotzan irauten baitu. Bestea, ordea, libre dena, goiko Jerusalemen irudi da, eta bera da gure ama. Izan ere, hau dio Liburu Santuak:
Egin poz-oihu |
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |