Agenda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agenda bat, orduz ordu egin beharreko lanen zerrenda zehatzen dituena.


Agenda egunez egun pertsona batek dituen egitekoen zerrenda, egutegiaren arabera ordenaturik, maiz erabiltzen dituen telefono-zenbaki eta helbideekin batera, biltzen duen liburuxka da. Egun, ohikoak dira agenda elektronikoak, gailu elektroniko batean (telefono mugikorra nahiz ordenagailua) paperezko agenda baten zereginak betetzen dituztenak. Agendak behar beharrezkoak dira bulego nahiz eskola lanetan, non mota askotako eginkizunak burutu behar diren egun batean zehar.

Etimologikoki agenda ago egi actum ("egin") latin aditzaren geroaldiko partizipio pasiboa edo gerundiboa da, neutro pluralean; gerundiboak "betekizun" zentzua du, eta balio pasiboa; zehazki "eginak izan behar diren gauzak" esanahi du.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.