Agriades glandon
Agriades glandon | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Polyommatini |
Generoa | Agriades |
Espeziea | Agriades glandon Prunner, 1798 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Astragalus |
Zabalera | 20 mm |
Agriades glandon Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Hainbat tokitan kobre tximeleta izena ere ematen zaio. Europan mendialdean aurkitzen da, Piriniotan eta Alpetan. Ipar Amerikan ere aurkitzen da eta Errusian ere bai, Siberian eta Kamtxatkan barne.
Leonardo De Prunner entomologoak deskribatu zuen 1798. urtean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta txiki bat da, hegal zabalera 17-26 mm artekoa da. Arrak zilar kolorea du, dizdira urdinak dituena, emea aldiz marroia da, honek ere baditu dizdira urdinak. Biek ere orban ugari dituzte hegaletan eta ertz zuri deigarria dute. Altuera handian bizi diren tximeletak ilunagoak izan ohi dira. Hegalen azpialdean eraztun zuriak, barnealdea beltza dutenak, nabarmentzen dira.
Barietate ugari dituen esspeziea da, hona hemen batzuk:[1]
- Agriades glandon glandon (Pirineotan, Alpeetan)
- Agriades glandon aquilo (Europa eta Kanadako eskualde artikoetan)
- Agriades glandon aquilina (Siberiako tundran)
- Agriades glandon wosnesenskii (Siberian eta Kamtxatkan)
- Agriades glandon centrohelvetica (Suitzan)
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapenaren arabera, maiatzaren erdialdetik irailera arte ikusten dira tximeletak.[2]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toki hotzak atsegin ditu, hala nola, tundra artikoa, baso azpiartiko eta azpialpetarrak, mendialdea eta zohikaztegiak[3].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arra.
-
Emea.
-
Hegalen azpialdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Agriades» www.nic.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- ↑ Canada, Agriculture and Agri-Food. (2021-12-14). «Canadian Biodiversity Information Facility (CBIF)» agriculture.canada.ca (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- ↑ «NatureServe Explorer 2.0» explorer.natureserve.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).