Edukira joan

Ahmad al-Muqtadir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahmad al-Muqtadir
6. Emir of Sarakusta (en) Itzuli

1046 - 1082
Al-Mustain I.a - Yusuf al-Mutaman
Bizitza
JaiotzaSarakusta (en) Itzuli, ?
HerrialdeaZaragozako taifa
HeriotzaSarakusta (en) Itzuli, 1082 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
AitaAl-Mustain I.a
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBanu Hud (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Abu Jafar Ahmad al-Muqtadir bi-Llah ibn Sulayman ibn Hud al-Judhami (arabieraz: أبو جعفر أحمد "المقتدر بالله" بن سليمان‎ ; 1082 hila) Zaragozako taifako seigarren errege independentea (1046-1081) izan zen, Banu Hud leinuko bigarrena.[1] Al-Muqtadir bi-llah (Allahren laguntzari esker boteretsua) titulua bereganatu zuen.

1038an Al-Mustain I.ak agintea lortu zuenean, semeen artean zatitu zuen taifa: Lleidan Yusuf al-Mudhaffar, Huescan Lubb, Tuteran Mundhir, Calatayuden Muhammad eta Zaragozan, erregeorde moduan, Ahmad al-Muqtadir.[2] 1047an hil zenean, semeak haien artean borrokatu zuten boterea lortzeko. Al-Muqtadir hiriburua izanik, 1051rako hegemonia lortu zuen. Hala ere, Yusufek 1078ra arte iraun zuen Lleidan.

Al-Muqtadirren agintaldian, taifak bere urrezko aroa bizi zuen eta Aljaferia jauregia orduko andalustar intelektualen egoitza bihurtu zen. Politikoki Mediterraneoraino hedatu zituen bere mugak, 1076an Tortosa eta Deniako taifak barneratzeaz gain, Valentziako erregea bere basailu ere bihurtu baitzuen.

Errege kristauekin harreman zailak izan zituen: Tutera, Soria eta Guadalajara aldean Ramiro I.a Aragoikoa, Antso V.a Ramirez eta Alfontso VI.a Gaztelakoa borrokatu zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Viguera Molins, Mª Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9..
  2. Cervera Fras, M ª José. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1..