Aida Muluneh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aida Muluneh

Bizitza
JaiotzaAddis Abeba, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Etiopia
Hezkuntza
HeziketaHoward Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Jasotako sariak

Musicbrainz: 866f83e1-8e7a-4636-8563-fd397cd92932 Edit the value on Wikidata

Aida Muluneh (Addis Abeda, Egipto, 1974) argazkilari eta artista garaikidea da.

Ekialdeko Afrikako argazkigintzari buruzko lehen jaialdia ere sortu zuen, Addis Foto Fest-en (AFF).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familia Welloko goi-lautadetakoa eta landa-haranetakoa da jatorriz. Bost urte zituela utzi zuen Etiopia.

Europan, Yemenen eta Kanadan bizi izan da. Calgaryn, lizeoan zela, argazkilaritzarekiko grina piztu zitzaion. Howard Unibertsitatean graduatu zen, 2001ean.[1]

Freelance gisa lan egin zuen, batez ere The Washington Post egunkariarentzat, eta gobernuz kanpoko erakunde bat ere sortu zuen, Afrikan arte-prestakuntza jasotzeko, DESTA (Developing and Educating Societies Through the Arts).[2][3] Estatu Batuetan egiten du lan, eta Washingtongo Arte Afrikarraren Museo Nazionalean aurkezten du bere lana, besteak beste.

2007an, Argazkigintzaren Afrikako Topaketen Europar Batasunaren saria jaso zuen, Bamakon (Mali)[2], eta, urte hartan bertan, Etiopiara itzuli zen bizitzera.[4]

2009an, Past forward argitaratu zuen, Etiopiako bizitzari eta kulturari buruzko begirada pertsonala erakusten duen argazki-bilduma .[1]

2010ean, Centro di Ricerca e Archiviazione della Fotografia (CRAF) nazioarteko argazki-saria jaso zuen Spilimbergon (Italia).[5]

Addis Abebako Unibertsitatean dagoen Gebre Kristos Desta Center izeneko Arte Modernoaren Museoko zuzendari bihurtu zen.

Addis Foto Fest Ekialdeko Afrikako lehen nazioarteko biurteko jaialdiaren sortzaile, zuzendari eta kontserbatzailea ere izan zen, 2010ean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkilaritza analogikoaren aldeko lehentasuna du:

“Mundu digital honetan, uste dut argazkilari bakoitzak eskuak zikindu behar dituela gela beltzean”.

Baina kolorea ere erabiltzen du, esaterako, The Divine Comedy erakusketa ibiltariaren kartelerako hautatua izan zen obra.[6]

Argitalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Une illusion sophistiquée (Simon Njami idazle eta arte-kritikariarekin), 2009.

Erakusketa nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketa pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011 Ethiopia Past/forward - Christiansand Kunstforening, Christianssand

Erakusketa kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018: Being: New Photography, Moma, New York, Estatu Batuak.
  • 2015: Lumières d’Afrique, Chaillot-eko Antzerki Nazionala, Paris, Frantzia[7]
  • 2015: The Divine Comedy - Heaven, Purgatory And Hell Revisited By Contemporary African Artists, SCAD Museum of Art, Savannah, Georgia, Estatu Batuak.
  • 2014: The Divine Comedy - Heaven, Purgatory And Hell Revisited By Contemporary African Artists, Museum für Modern Kunst (MMK), Francfort am Main, Alemania.
  • 2010: Always Moving Forward, Gallery 44 Centre for Contemporary Photography, Toronto, Kanada.
  • 2009: Spot On… Bamako - Vii. Afrikako argazkigintza topaketak, ifa-Galerie Stuttgart, Stuttgart, Alemania.
  • 2008: Spot On..., ifa-Galerie Berlin, Berlin, Alemania.
  • 2006: Body of Evidence (Selections from the Contemporary African Art Collection), Washington, Estatu Batuak.
  • 2005: 8th International Open - Woman Made Gallery, Chicago, Estatu Batuak.
  • 2003: Ethiopian Passages - Dialogues in the Diaspora National Museum of African Art, Washington, Estatu Batuak.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007an, Argazkigintzaren Afrikako Topaketen Europar Batasunaren saria jaso zuen, Bamakon (Mali).[2]
  • 2010ean, Centro di Ricerca e Archiviazione della Fotografia (CRAF) nazioarteko argazki-saria jaso zuen Spilimbergon (Italia).[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Lumières d’Afriques, Clap sur l’artiste Aïda Muluneh» Afrique sur scène.
  2. a b c Jennifer Bajorek; Erin Haney. (2010). «Eye on Bamako : Conversations on the African Photography Biennial» Theory, Culture & Society  doi:10.1177/0263276410383718..
  3. Aïda Muluneh. .
  4. Olivia Marsaud. (2016). «L'Afrique révélée par elle-même. Éthiopie. Aida Muluneh» Fisheye magazine (21): 34..
  5. «L'International Award all'etiope Aida Muluneh» Messagero Veneto.
  6. «Aïda Muluneh» Africanah.
  7. Edelweiss Vieira. (2015). «L’Afrique allumée au Palais de Chaillot» Le Monde.
  8. «L'International Award all'etiope Aida Muluneh» Messagero Veneto.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fisheye, . zk., p. 35.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]