Ailakkavaara
Ailakkavaara mendixka Ailakkavaara (fi) | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 68°59′08″N 21°04′24″E / 68.9856°N 21.0733°E |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Kilpisjärvi aintziratik |
Ailakkavaara mendixka, Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen 955 metroko mendixka da. Ailakkajärvi aintziraren alboan dago, Kilpisjärvi aintziratik hurbil. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].
Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Enontekiöko mendixka garrantzitsuenak | ||
---|---|---|
Ailakkavaara • Halti • Ounas • Peeravaara • Pyhäkero • Ridnitšohkka • Ropivaara • Saana • Saivaara • Termisvaara |