Peeravaara

Koordenatuak: 68°54′47″N 21°09′28″E / 68.9131°N 21.1578°E / 68.9131; 21.1578
Wikipedia, Entziklopedia askea
Peeravaara mendixka
Peeravaara (fi)
Geografia
Map
Koordenatuak68°54′47″N 21°09′28″E / 68.9131°N 21.1578°E / 68.9131; 21.1578
Mendizaletasuna
Ohiko bideaPeerajärvi aintziratik

Peeravaara mendixka, Finlandiako Enontekiö udalerri ipar-mendebaldean dagoen 932 metroko mendixka da. Peerajärvi aintziraren alboan kokatzen da, Kilpisjärvi aintziratik hurbil. Käsivarsi Eremu Basatiaren mugan dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatiaren mugan hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira [1].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]