Saana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saana mendixka
Saanatunturi (fi) / Sána (se)
Saanatunturirenkokalekua.png
Datu orokorrak
Garaiera 1.029 m
Prominentzia 556 m
Geografia
Koordenatuak 69° 02′ 37″ N, 20° 51′ 22″ E / 69.043611111111°N,20.856111111111°E / 69.043611111111; 20.856111111111Koordenatuak: 69° 02′ 37″ N, 20° 51′ 22″ E / 69.043611111111°N,20.856111111111°E / 69.043611111111; 20.856111111111
Mendikatea Eskandinaviako Alpeak
Herrialdea Finlandia
Lurraldea Enontekiö
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Kilpisjärvi herrixka atzetik

1.029 metroko Saana mendixka (iparraldeko Samieraz: Sána; finlandieraz: Saanatunturi), Finlandiako ipar-mendebaldean dago, Enontekiö udalerriko Kilpisjärvi herrixkan, Finlandia, Norvegia eta Suedia herrialdeek muga egiten duten tokitik hurbil. Eskandinaviako mendien parte da eta gainera, Finlandiako sabaitik, Halti mendixkatik 50 km-tara baino ez da aurkitzen. Kilpisjärvi aintziraren magalean dago eta 4 km-ko ibilaldi bat egin daiteke bertara igotzeko herrixkatik.

Nahiz eta garaiena ez izan, Finlandia osoko mendirik ezagunena da, eta herrialde osoko turista asko gerturatzen da Kilpisjärvi herrixkara, mendixka igotzeko asmoarekin. Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezke bertan; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk [1]. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotzak, jatunak, lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [2].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta laponiako otsoak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saana Aldatu lotura Wikidatan

Argazki gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]