Halti

Koordenatuak: 69°18′46″N 21°17′08″E / 69.3128°N 21.2856°E / 69.3128; 21.2856
Wikipedia, Entziklopedia askea
Halti mendixka
Haltitunturi (fi) / Haldi (se)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaRáisduottarháldi (en) Itzuli
Garaiera1.361,4 m
Prominentzia510 m
Geografia
Map
Koordenatuak69°18′46″N 21°17′08″E / 69.3128°N 21.2856°E / 69.3128; 21.2856
MendikateaEskandinaviako Alpeak
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
Mendizaletasuna
Ohiko bideaNorvegiatik

Halti mendixka (iparraldeko Samieraz: Haldi; finlandieraz: Haltitunturi), Finlandiako mendirik altuena da, 1.328 metroko altuerarekin. Tunturia (isolaturik dagoen mendixka), Norvegia eta Finlandia herrialdeen arteko mugan dago, baina tontorra (Ráisduattarháldi), Norvegiaren aldean gelditzen da[1]; Finlandian dagoen punturik altuena 1.316 metrokoa da, Ridnitsohkka izenekoa eta Enontekiöko udalerrian dagoena [2].

Mendixkaren gailurra.

Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [3].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]