Termisjärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 69° 01′ 30.90″ N, 21° 14′ 50.04″ E / 69.0252500°N,21.2472333°E / 69.0252500; 21.2472333

Termisjärvi aintzira
Termisjärvi (fi)
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 69° 01′ 31″ N, 21° 14′ 50″ E / 69.02525°N,21.24723333°E / 69.02525; 21.24723333Koordenatuak: 69° 01′ 31″ N, 21° 14′ 50″ E / 69.02525°N,21.24723333°E / 69.02525; 21.24723333{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page
Herrialdea Finlandia
Hustubidea Dierpmesjohka ibaia

Termisjärvi aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Raittijärvi sami herrixkatik eta Norvegiako mugatik hurbil dagoena. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Aintzira Termisvaararen gailurretik.

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Ailakkajärvi eta Pihtsusjärvi aintzirak Termisjärviren bizilagun nagusiak dira. Zuzenean Eskandinaviako mendietatik datorren urak betetzen du aintzira; bestalde, ura, Dierpmesjohka ibaiaren bitartez kanporatzen da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]