Ailakkajärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ailakkajärvi aintzira
Ailakkajärvi (fi) / Aillahasjávri (se)
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 68° 57′ 11″ N, 21° 07′ 16″ E / 68.953°N,21.1212°E / 68.953; 21.1212Koordenatuak: 68° 57′ 11″ N, 21° 07′ 16″ E / 68.953°N,21.1212°E / 68.953; 21.1212
Herrialdea Finlandia
Hustubidea Könkämäeno ibaia

Ailakkajärvi edo Aillahasjávri aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da. Käsivarsi Eremu Basatiaren mugan dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatiaren mugan, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Termisjärvi aintzira ipar-mendebaldean, Peerajärvi hegoaldean, eta Kilpisjärvi aintzira eta herrixka ipar-ekialdean dira Ailakkajärvi aintziraren bizilagunak. Inguruko muinoen gailurretatik, bereziki Ailakkavaara muinotik, erortzen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, urek, lur azpiko pasabideetatik Könkämäeno ibaira isurtzea lortzen dute, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko [2].

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gainera, aintziraren ondoan borda batzuk daude gaua bertan pasa ahal izateko. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira eta bertako hiru uharte nagusiak zuhaizti txiki bilakatzen dira lurzoru izoztuaren gainean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ailakkajärvi aintzira elurtua.