Aimak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aimak
Timuri aimakak Kandaharren
Biztanleak guztira
c. 650.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Pakistan,  Afganistan eta  Iran
Hizkuntza
Persieraren dialektoak, paxtuera
Erlijioa
Islam suni (Hanafi)
Zerikusia duten beste giza taldeak
Hazarak, tajikak eta paxtunak

Aimak[1] (persieraz: ایماق‎) nomada eta erdi-nomada den persiar herria da, Pakistan, Afganistan eta, neurri txikiagoan, Iranen bizi dena. Aimak gehienak musulman sunitak dira[2] eta euren hizkuntza propioa hitz egiten dute, persiera modernotik datorren aimakera, nahiz eta talde batzuek paxtueraz egin.[3]

Jatorrian, Txahar (euskaraz: «lau») Aimak (چهار ایماق) bezala ezagutzen ziren, lau azpitributan banatzen zirelako, gehiago zirela iradokitzen den arren. Aimak hitza mongolieratik dator eta "tribu" esan nahi du.

Hizkuntza bezalako elementuengatik bereizitako herri bakarra bada ere, azpi-tribu bakoitzak bere aldaerak ditu: timuriak eta hazara-aimakak yurtetan bizi dira, lehenak mongol jatorrikoak dira eta Txahar Aimakaren talderik handiena eta boteretsuena dira, 300.000 kide baino gehiagorekin: hazara-aimakak, nagusiki, musulman xiitak dira; taimaniak, ferozkohiak eta jamshidiak irandarrak dira, baina Afganistango hainbat lekutan bizi dira eta tajiktzat dute bere burua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. (Ingelesez) AYMĀQ. in: Encyclopaedia Iranica..
  3. (Ingelesez) Vogelsang, Willem. (2002). The Afghans. Wiley-Blackwell, 18 or. ISBN 0631198415..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.