Edukira joan

Aines

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aines euskarazko emakumezko izena da. Euskal tradizioan Aines eta Añes Iparraldekoak dira eta Ines eta Inesa Hegoaldekoak. Forma hauen artean, Euskaltzaindiak Ines eta Aines biak ontzat ematen ditu, baina Aines hobesten[1].

Etimologikoki grezierako (H)agné 'aratza, garbia'-tik dator, latineko Agnes-en bitartez. Herri-etimologia dela medio Agnus Dei-rekin (euskaraz: «Jainkoaren bildots») lotu zen[1]. Izena zabaldu zen kristautasunean III. mendeko martiri santu baten ospetik, Santa Ainesen ospeagatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Ines - Pertsona-izenak - Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2019-05-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]