Aintzilako bide-gurutzea

Koordenatuak: 43°08′36″N 1°11′46″W / 43.14321°N 1.19604°W / 43.14321; -1.19604
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aintzilako bide-gurutzea
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaAintzila
Koordenatuak43°08′36″N 1°11′46″W / 43.14321°N 1.19604°W / 43.14321; -1.19604
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00084306
Kontaktua
HelbideaV.C. 2 de Maldarro eta VC 5 d'Oxharre

Aintzilako bide-gurutzea, Aintzilan (Nafarroa Beherea), dagoen kalbario moduko gurutzea da, Maldarroko bidearen eta Oxharreko bidearen artean dagoena. 1986ko abenduaren 12tik monumentu historiko izendapena du.[1]

Gurutzea garai batean Santiago de Compostelara joaten ziren erromesek erabiltzen zuten hiru bideren bidegurutzean dago. Itxura denez, Aintzila herria bera ospitale baten inguruan eraikia da. Gurutzea bere jatorrizko tokitik kendu eta bidearen bestaldera mugitu zuten. Hiru mailako oinarri baten gainean dago. Zutarri laukizuzen gainean jarri dago, nahiz eta zutarri horren ertzak biribilduak izan diren. Gurutzea monolito bat da eta aurrealdean kristo bat dauka zizelkatua, eta haren inguruan, marko gisa, hiru gurutze hexagonal. Gurutzearen muturrak zabalagoak dira eta figurentzat lekua uzten dute.[1]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]