Aintzira Mikatz Handia

Koordenatuak: 30°19′21″N 32°22′57″E / 30.3225°N 32.3825°E / 30.3225; 32.3825
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aintzira Mikatz Handia
Datu orokorrak
Garaiera0 m
Motaaintzira
Luzera23,2 km
Zabalera10,8 km
Azalera250 km²
Geografia
Map
Koordenatuak30°19′21″N 32°22′57″E / 30.3225°N 32.3825°E / 30.3225; 32.3825
Honen parte daBitter Lakes (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaSuezko kanala

Aintzira Mikatz Handia (arabieraz: البحيرة المرة الكبرى‎al-Buḥayrah al-Murra al-Kubrā) Egiptoko ur gaziko lakua da, Suezko ubidearen iparraldeko eta hegoaldeko aldeen artean kokatua. Aintzira Mikatz Txikiaren jarraian dago (al-Buhayrah al-Murra as-Sughra). Bi lakuek batera 250 km-ko azalera hartzen dute. Iparraldetik ere komunikatzen da, Suezko ubidetik, Manzala lakuarekin eta Timah lakuarekin.[1]

Aintziraren eta itsasoaren arteko komunikazioa zuzena da Suezko ubidearen bidez, tarteko esklusarik gabe; hala, lakuan lurruntzearen ondorioz galdutako uraren ordez itsasoko ura erabiltzen da etengabe. Lakuak mareek eragindako korronteen efektua arintzen laguntzen du, metagailu baten gisan.[2]

Arrainek migratu dezakete, normalean iparralderantz, ubidetik eta lakuetatik, eta horri Lessepsen migrazioa deitzen zaio. Hala, Itsaso Gorriko espezie batzuek Mediterraneoaren ekialdea kolonizatu dute.

Gertakari militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roosevelt eta Abdul Aziz USS Quincy ontzian, Aintzira Mikatz Handian, 1945ean.
Aintzira Mikatz Handiaren airetiko ikuspegia. Ontzi batzuk daude, ainguratuta eta zirkulazioan, Suezko Ubidean zehar.

Bigarren Mundu Gerraren bigarren zatian, aliatuek aintzira erabili zuten errenditutako ontzi italiarrak gordetzeko, horien artean, Vittorio Veneto eta Italia izenekoak.

1945eko otsailaren 14an, Estatu Batuetako presidenteak aintzira bisitatu zuen. Winston Churchill eta Iosif Stalinekin Kaltako Konferentzian egon ondoren, Frankin D. Roosevelt AEBetako presidenteak Saudi Arabiako Abdulaziz bin Saudekin egin zuen bilkura Aintzira Mikatz Handian USS Quincy izeneko gerra ontzian. Bileraren lekuko bakarra Estatu Batuetako presidentearen interpretea izan zen. [3]

Sei Eguneko Gerran, kanala itxita geratu zen eta lakuan 14 ontzi geratu ziren harrapatuta 1975 arte. Ontzi horiei Flota Horia deitu zitzaien, basamortuko harea metatzen zutelako estalkietan. Une hartan, tripulatzaileek zigilu batzuk zabaldu zituzten (posta-baliorik gabeko etiketa apaingarriak, batez ere), eta zigiluen bildumazaleek orain bilatzen dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madl, Pierre (1999). Essay about the phenomenon of Lessepsian Migration, Colloquial Meeting of Marine Biology I, Salzburg, abril 1999 (revisat el novembre de 2001).
  2. Imray Laurie Norie & Wilson, ed. (1995). The Red Sea Pilot. 266 or.
  3. Eddy, William A.. (1954). FDR meets Ibn Saud. Washington.