Yersinia pestis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Yersinia pestis
Yersinia pestis mikroskopioan
Yersinia pestis mikroskopioan


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Proteobacteria
Klasea: Gammaproteobacteria
Ordena: Enterobacteriales
Familia: Enterobacteriaceae
Generoa: Yersinia
Espeziea: Y. pestis
Izen binomiala
Yersinia pestis
Lehmann & Neumann, 1896
Azpiespezieak
  • Yersinia pestis antiqua
  • Yersinia pestis medievalis
  • Yersinia pestis orientalis

Yersinia pestis Yersinia generoko bakterioa da. Gram negatibo, anaerobio fakultatiboa eta lehen mailako patogenoa da.

Gizakian bere infekzioa hiru modutan agertzen da: izurri pneumoniko, izurri buboniko edo izurri septizemiko. Hirurek historiako epidemia nagusi batzuen erantzuleak izan ziren, tartean 542ko Justinianoren Izurria edo 1347 eta 1353 artean Europako biztanleriaren heren bat hil zuen Izurri Beltza[1][2]. Izurri guzti hauek Txinako karraskariek hedadu zuten[3]. Azken urte hauetan, estatubatuar CDC agentziak bioterrorismoaren Y. pestisen erabilera ikertu du.

Yersinia generoaren izena Alexandre Yersin frantziar-suitzar bakteriologoaren omenez jarri zioten, bakterioa estreinakoz isolatu zuena 1894an. Hori zela eta, mikroorganismo honek hasieran pasteurella pestis izena izan arren, 1967tik aurrera yersinia pestis da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yersinia pestis kokobazilo Gram negatiboa da, anaerobio fakultatiboa. Katalasa (+), oxidasa (-), indol (-) eta ureasa (-) da [4]. Ez da mugikorra eta ez du esporarik sortzen.

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «izurri buboniko»

Yersinia pestis bakterio oso birulentoa da, patogenoen artean birulentzia handienetarikoa. Bere birulentzia areagotzen duten substantzia asko ekoizten ditu: fagozitosiaren aurkako lipoproteinak bere zelula horman, exotoxina eta endotoxina batzuk, fibrinolisina eta koagulasa, etab.

Izurri bubonikoa eta izurri pneumonikoa dira mikrobio beldurgarri honek sortzen dituen gaitzak. Biek ala biek Erdi Aroan agertutako Izurri Beltzaren eragileak izan ziren. Pandemia horrek Europako bazterrak astindu zituen XIV. mendean, milioika hildako eraginez eta biztanleriaren herena akabatuz.

Yersinia pestis-ek karraskariak infektatzen ditu; izurri bubonikoaren atzean arratoiak daude jatorrian. Arkakusoak dira gaitza transmititzen dutenak, infektatutako arratoien odola xurgatzerakoan eta gizakiari -gero- ziztada egiterakoan. Izurri bubonikoa, beraz, zoonosi bat da.

Yersinia pestisen zelulak gizakian daudenean gongoil linfatikoetara joaten dira. Bertan gune handitu batzuk eragiten dituzte: buboiak. Ezaugarri hori dela eta gaitzari izurri buboniko deritzo [5].

Bakterio patogenoak immunitate-sistemaren zelulen fagozitosia saihesten du, zelula horman dituen lipoproteina bereziei esker. Garaiz tratatu ezean, gaitzak okerrera jotzen du: bakterioak odolera pasatzen dira eta benetako bakteriemia sortzen da, gaixoaren bizitza kinka larrian jartzen duena.


Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Morelli, G.; Roumagnac, Y.; Mazzoni, C.J.; Eppinger, M. (2010), «Phylogenetic diversity and historical patterns of pandemic spread of Yersinia pestis», Nature Genetics 42 (12): 1140–3, doi:10.1038/ng.705, PMID 21037571 .
  2.   Martin, Xabier (2011-09-22), «Herio Beltzaren eragilea», Berria, http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-09-22/046/001/lege_info.htm#despiezea1 .
  3.   Wade, Nicholas (2010-10-31), «Europe’s Plagues Came From China, Study Finds», New York Times, http://www.nytimes.com/2010/11/01/health/01plague.html?src=me&ref=general .
  4. Stackebrandt, Erko; Dworkin, Martin; Falkow, Stanley; Rosenberg, Eugene; Karl-Heinz Schleifer (2005). The Prokaryotes: A Handbook on the Biology of Bacteria:Volume 6: Proteobacteria: Gamma Subclass. Berlin: Springer
  5. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:969-970 orr.