Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izar Gorriaren Ordena, borrokan hil ziren hiru euskal pilotuei emana.
Ignazio Agirregoikoa Benito, frontean hildako hegazkinlari euskalduna.
i-16 hegazkin bat, Luis Lavin eta beste pilotu batzuek erabilitakoak bezalakoa[1].

Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldea hamar bat pilotuk osatu zuten talde bat izan zen. Espainiako Gerra Zibiletik ihesi joandako gerrako umeen artean nagusienak ziren mutilak izan ziren, gehienak euskal herritarrak, elkarrekin ikasi zutenak hegazkinlaritza 1941ean akademia militar sobietar batean, baina gero unitate desberdinetan borrokatu izan zutenak II. Mundu Gerran, Sobietar Batasunaren alde eta Alemania naziaren kontra.

Taldearen osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiki Bilbotik ebakuatutako errefuxiatuen artetik, bederatzi lagun Moskuko aeroklub batean sartu ziren 1940an, hegazkinlaritzaren lehen ikasgaiak hartzera. Honako hauek izan ziren[2]:

Hauetarik zortzi, akademia militar batean onartu zituzten 1941an, Vorishogliebsk-eko Pilotu Eskolan, Txkalov hirian[4]. Isaias Albistegik ez zuen pilotu militarraren ikasketak amaitu, baina planeatzaileetan lan egin zuen, garraio zerbitzuetan, gerra amaitu aurretik. Ruiz Ibarrurik ere ez zuen kurtsoa osatu, baina bai borrokatu zen infanterian.

Gainerakoek pilotu bilakatu ziren, eta Gerran zuzenean parte hartu zuten Aireko Indar Sobietarretan. Agirregoikoa, Larrañaga eta Uribe borrokan hil ziren. Hiru hauek Izar Gorriaren Ordenaren aipamena lortu zuten eta Uribek Gerra Patriotikoarena ere bai.

Bizirik irten zirenek ere lortu zituzten ohoreak. Prieto eibartarrak lau garaipen (etsaiaren lau hegazkin suntsitu, alegia) eskuratu zituen, eta Bandera Gorriaren Ordenaren aipamena jaso zuen; borrokan zela bi aldiz bota zioten hegazkina behera, baina lurretik indar sobietarrekin bat eginda, borrokan jarraitu ahal izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «#BILBAO · Aquellos pilotos antifascistas héroes» Mugalari 2017-05-03 (Noiz kontsultatua: 2019-08-30).
  2. a b (Gaztelaniaz) De Madariaga Fernández, Rafael. (2010). Aeroplano, Revista de Historia Aeronáutica (28): 106-116..
  3. (Gaztelaniaz) A.D.A.R. | Asociación de Aviadores de la República. (Noiz kontsultatua: 2019-08-30).
  4. «- Fuerzas Aereas. :: Españoles en la 2ª G. M.» www.mve2gm.es (Noiz kontsultatua: 2019-08-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]