Ignazio Agirregoikoa Benito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ignazio Agirregoikoa Benito
Ignacio Agirregoikoa Benito.jpg
Bizitza
Jaiotza Soraluze, 1923
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Mustvee Itzuli1944ko martxoaren 9a (20/21 urte)
Heriotza modua gerra
suizidioa: gerra
Jarduerak
Jarduerak soldadua eta hegazkinlaria
Enplegatzailea(k) Aireko Indar Sobietarrak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Bigarren Mundu Gerra

Ignazio Agirregoikoa Benito (Soraluze, 1923 - Mustvee, Estonia, 1944ko martxoaren 9a), Benito Agirre gisa ere ezaguna, Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuna defendatzen hil zen hegazkinlari euskalduna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ignazio Agirregoikoaren jaiotza leku gisa Eibar zein Soraluze aipatu izan da, baina erregistro zibiletan ez dago agiririk ez batean ez bestean. Agirregoikoa Benito anai-arrebak, ordea, bai ageri dira Soraluzeko agirietan, eta herri horretakoa zela pentsa daiteke. Familia, bai, Eibarrera aldatu zen. Espainiako Gerra Zibilak Euskal Herria astindu zuenean, ihesi ebakuatu zituzten gerrako umeen artean iritsi zen Errusiara Ignazio Agirregoikoa, lehenbizi Leningradora, gero Kievera[1].

Euskal Herritik Errusiara ebakuatu zituztenen artean, nagusienak nerabezarotik nagusi izateko adinean zeuden Alemania naziak Sobietar Batasuna inbaditu zuenean. Beste euskal gazte batzuekin batera, Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldean amaitu zuen Agirregoikoak.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944ko martxoaren 9an gertatu hil zen Agirregoikoa. Egun hartan, Tallinn (alemanen esku zela) bonbardatu zuten oso gogor Aireko Indar Sobietarrek. Bonbardaketaren misioan zela, edo haren babeseko beste batean, egun horretan hegan zela Agirregoikoaren hegazkina erori egin zen Tallinn-etik ekialdera, Mustvee herrian. Oraindik Estonia alemanek okupatzen zuten eta polizia lokalak (alemanen kolaboratzaileak) harrapatu zuen hegazkinlaria, eta Agirregoikoak, bere burua inguratua ikustean, tiro egin zion bere buruari[2].

Ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965ean, Mustveeko ikasle batek, historian arakatuz, hegazkinlariaren kasua berraurkitu zuen, eta udalean proposatu ondoren, kale-izena eman zioten. Agiri ofizialetan, hura Benito Agirre zela agertzen zen, eta izen hori eman zioten kaleari. Ignazio Agirregoikoa nola bihurtu zen Benito Agirre, baliteke hegazkinlariaren beraren erabakia izatea (bere izena errazago bihurtzearren bere borrokakide errusiarrei), eta 1943tik aurrera izen hori erabili zuen[1]. Errusieraz ez dago bi deiturarik, eta euskal hegazkinlariaren bigarren deitura, Benito, oso izen ezaguna zen Bigarren Mundu Gerraren kontestuanː Benito Mussolinigatik, zeinak aitarengandik jaso zuen gaztelerazko izen hori (Benito Juarez iraultzaile mexikarraren omenez; izatez, italierazko aldaera Benedetto da).

Mustveeko kalearen izena, Sobietar Batasunean, zirilikoz idatzi zen, eta Estonia independente bihurtu zenean, estoniera hizkuntza ofizial bakarra bihurturik eta hau alfabeto latindarrean idatzirik, Estonian zalantza izan zuten ea izen hura Agirre edo Aguirre idatzi beharko ote zen. Kasuaren berrikusketan, azkenean, ikusi ahal izan zen izen benetakoa ez zela Benito Agirre, baizik eta Ignazio Agirregoikoa[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Ignacio Agirregoikoa (eu) - Sorapedia» www.sorapedia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-30.
  2. a b «Benito Agirre, existitu ez zen pilotua?» sustatu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-30.