Aisha (poeta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aisha (poeta)
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea Al Andalus
Heriotza Kordoba1009/1010
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea

'Ā'isha bint Aḥmad al-Qurṭubiyya (Kordoba, Espainia, ?- ib. 1009/1010), Aysha edo Al-Qurtubiyya ere deitua, X. mendeko poeta izan zen, Ibn Hazmen alaba. Bere lan gehienak arabieraz idatzi zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kordoban jaio zela da iritzirik onartuena.[1] Andaluziako poeta eta kaligrafo ospetsua izan zen.[2] Bere bizitza eta biografiari buruz gutxi ezagutzen da, baina Muhammad b. Aḥmad b. Qādim-ren ( d.990 EE) arreba zela argi dago.[1]  Beste iturri batzuen arabera Kordoban printzesa izan zen;[3]  bere aitaren izen osoa Aḥmad b. Muhammad b. Qādim b Ziyād zen; eta Abū'Abdallāh Qādim al-Ṭabīb kordobar fisikari eta poetaren iloba izan zen.[1] Dirudienez, bere bizitza osoan birjina mantendu zen eta ez zen inoiz ezkondu.[1] Bere heriotza Al-Andaluseko Fitna hasieran gertatu zen.[1] 'Ibn Ḥayyānek (d. 469/1076), Ibn Bashkuwālen Silan (d. 578/1183) aipatua, 'Ā'isharen adimena, literatura eta poesian zuen ezagutza eta elokuentzia goretsi zituen, beste ezaugarri batzuen artean.

Bere kaligrafia ederra zen, eta eskuz kopiatu ohi zituen Qur'ān (maṣāḥif) eta liburu sekularrak (Dafātir). Zientzian '(ilm) interes handia azaldu zuen eta honek liburutegi eder eta zoragarri batean liburuak biltzera bultzatu zuen.[1]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisharen poesia lanak Arabiar emakume poeten Erdi Aroko idazketan sartzen dira, bizitasun harrigarria, originaltasuna eta ausardia oldarkorragatik ospetsua.[4]  Bere olerkiak maiz irakurri eta goraipatzen ziren Kordobako Erret Akademian.[5]  Bere lanik ospetsuenetako bat poeta baten ezkontza proposamena arbuiatuz idatzu zuena da.[1] Aisha bint Ahmad al-Qurtubiya idazketaren adibide bat da honako hau:

Lehoi bat naiz
eta ez dut inoiz utziko nire gorputza
besteren atsedenleku izaterik. Baina, hala balitz,
sekula ez nintzake emango txakur bati-
eta O! zenbat lehoi uxatu ditudan!

Bere obretan bere garaiko buruzagiei zuzendutako panegirikoak ditu. Denboran iraun duen adibide bat al-Muẓaffar b. Abī 'Āmirentzako (r.1002-8 CE) panegirikoa da.[1]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisha, Saudi Aramco Worlden 2002ko edizio bereziko Musulman Ohargarrien zerrendan sartu da.[2]

Aisha Judy Chicagoren The Dinner Party izeneko piezan figura nabarmena izan zen, Heritage Flooreko 999 izenen artean.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h (Ingelesez)Ávila, María Luisa (2009-10-01) «ʿĀʾisha bt. Aḥmad al-Qurṭubiyya» Encyclopaedia of Islam, THREE . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.
  2. a b (Ingelesez) "Notable Muslims". Saudi Aramco World (Islam, an introduction).
  3. (Ingelesez) Woman's rights and duties considered with relation to their influence on society and on her own condition London: John W. Parker 145 or..
  4. (Ingelesez)Kolb, Elene (1989-07-09) «When Women Finally Got the Word» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.
  5. Chamberlain, Alexander F. (1903-10-01) Primitive Woman as Poet The Journal of American Folklore . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.
  6. «Brooklyn Museum: Aisha» www.brooklynmuseum.org . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.