Edukira joan

Aitor Cevidanes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Cevidanes

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa 2014) master
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, albaitaria eta zientzia-dibulgatzailea
Lantokia(k)Neiker
Enplegatzailea(k)Andrés Bello Unibertsitatea  (2015 -  2020)
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Twitter: AitorCM LinkedIn: aitor-cevidanes-miranda-77718b91 Inguma: aitor-cevidanes-miranda Edit the value on Wikidata

Aitor Cevidanes Miranda (Donostia, Gipuzkoa, 1989) NEIKER-eko Animalien Osasun saileko doktoradu ondoko ikertzailea da.[1] Albaitaritzan lizentziatua, Lurreko Ekologia eta Biodibertsitatearen Kudeaketan masterduna eta Kontserbazioaren Medikuntzan doktore.

Animali basatien parasito eta gaixotasunak izan ditu ikerketa ardatz, Osasun Bakarraren ikuspuntutik.

Gaur egun, bektore artropodoak, bektore bidez transmititutako gaixotasunak eta aldaketa globalarekin lotutako gaiak ikertzen ditu NEIKER-en Juan de la Cierva (2020-2022) eta Ramon y Cajal (2022-2027) doktoradu-ondoko bekei esker.

Ibilbide akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaitaritzan lizentziatu zen 2012an Zaragozako Unibertsitatean. Lurreko Ekologia eta Biodibertsitatearen Kudeaketan masterra egin zuen 2014ean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta bertan, paisaiaren urbanizatzeak mikrougaztunen ektoparasitoetan zuen efektua ikertu nuen.

Doktoregotza ikasketak Txilera[2] eraman zuen. Bertan populazioen osasuna eta kontserbazio biologikoa ardatz dituen Kontserbazioaren Medikuntza doktoregotza programan egin zuen tesia, Txileko Andres Bello Unibertsitatean. Kapar, arkakuso eta bektore bidez kutsatutako patogenoen transmisioa Andeetako azeri eta txakurren artean Txileko paisaia antropikoan tesia defendatu zuen 2019 bukaeran.[3]

30 artikulu zientifikotik gora argitaratu ditu.

Gaur egun, Journal of Wildlife Diseases[4] eta Aranzadi Zientzia Elkartearen MUNIBE-Natur Zientziak aldizkarietako editore[5] elkartua da.

Hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte:

  1. “Q-BALEAR: Prevalencia y distribución de la infección por Coxiella burnetii en las explotaciones de pequeños rumiantes de las Islas Baleares”[6]
  2. “URBANKLIMA2050: Systemic implementation of the Climate Change action in the Basque Country for increased urban resilience as full territory enabler”[7]
  3. “ATLANTIC POSITIVE: Conservation of Atlantic pollination services and control of the invasive species Vespa velutina”[8]
  4. “VIMOTICKS 2019-2021 / 2022-2024: Surveillance pathogen transmitting vectors that affect animal health and public health in a context of global change”.
  5. “HEALTHY-Q: One Health strategy for the study of Q Fever at the animal-human-environment interface in northern Spain”[9]
  6. “Importance, origin and potential transmission of hemoplasma infection for the threatened Darwin's fox”
  7. “Investigating cross-species transmission of vector-borne pathogens among free-ranging dogs and wild foxes in Chile”
  8. “Serological survey of canine distemper in the Darwin’s fox and dogs from Chiloé”
  9. “Study of the factors affecting the prevalence of relevant zoonotic agents in wildlife in periurban environments”.

UEUko kidea da. Txiotesian parte hartu zuen 2020. urtean, eta UEUko 50. urteurreneko hainbat ekitaldietan izan da.

Ingurumenaren gaineko Ikusgelaren bideo-sortako aurkezlea da Aitor.
  • Ziztadatik haratago (eltxoen eta akainen ekologiaz hitzaldia).[10][11]
  • Euskara buruan eta ikertu munduan. Zientzialari euskaldun baten gorabeherak.[12]
  • Biodibertsitatearen eta zoonosien arteko harremana aldaketa globaleko testuinguru batean.[13]

Azalpen bideoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aitor Cevidanes | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. «Aitor Cevidanes: 'Santiago oso anitza da; Lantinoamerika guztiko jendea bizi da'» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  3. «Aitor Cevidanes Miranda: "Gizakien jarduerek basanimalien osasunean eta gaixotasunen ekologian inpaktu handia izan dezakete"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  4. (Ingelesez) Journal of Wildlife Diseases Editors and Editorial Board. https://meridian.allenpress.com/jwd/pages/Editorial-Board (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  5. Aranzadi. «Munibe - Batzorde zientifikoa» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  6. (Gaztelaniaz) «QBALEAR» Neiker (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  7. «Urban Klima 2050» urbanklima2050.eu (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  8. (Ingelesez) «Project - Conservation of Atlantic pollination services and control of the invasive species Vespa velutina» Keep.eu (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  9. (Ingelesez) Aitor Cevidanes, ResearchGate. https://www.researchgate.net/profile/Aitor-Cevidanes.
  10. «Hitzetik Hortzera: Kimika zortziko txikian» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  11. «Bertsoz, zientziaz eta barrez bete zen Faktoria ostiralean - Laudio» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  12. «#txiotesia6: azaroak 22 — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  13. Sustrai - Gizakien eta animalien osasunaren arteko lotura, eztabaidagai. (2022)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]