Aitziber Irurtia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitziber Irurtia
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakdantzaria
Jasotako sariak
KidetzaGaztedi (dantza taldea)

Aitziber Irurtia (Santutxu, Bilbo) dantzari, irakasle eta dantza bultzatzailea da. Gaztedi dantzari-taldean dantzari eta irakaslea izan da.

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izan zen 2001ean, Gaztedi Dantza Taldearen izenean taldearen 50. urteurrena ospatu zuten urtean.[1] Hura izan zen txupina Arriaga antzokiko balkoitik jaurti zen lehen urtea, eta plazan jende andana bildu zen. Aurreko urteetan udaletxean eta Plaza Barrian egin izan zen. Ez zen jende askorik espero lehenengo aldi hartan, baina jende pila bat hurbildu zen. Urte hartan hasi zen txupinazoa gaur egun dena izaten. [2][3]

Gaztedi dantzari taldekoek ekintza ugari egin zituzten ekitaldi hartan 50. urteurreneko elastikoa atera zuten, hori kolorekoa, eta pregoilariaren txapelaren antzekoak erosi zituzten. Izugarrizko taldea batu ziren, konpartsa berri baten antza hartu zuten.[3]

Bilboko Aste Nagusia sortu zenetik, pregoilari lana egina zuten emakume bakanetakoa izan zen garai hartzan. Irurtia bezala, Amalia Iglesias idazlea, Alicia Carreño kirolaria eta Loli Astoreka eta Maribi Bilbao aktoreak arituak ziren zeregin horretan.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Varona, Iñigo. (2001-08-01). «Aitziber Irurtia: pregoilaria. 'Jaia hasteko asmoarekin prególa laburra ¡zango da'» Bilbao aldizkaria (Bilboko udala).
  2. ««Pregoilari izandako urtean ezagutu nuen eguneko giroa»» Berria 2012-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  3. a b c Oiartzabal, Iraia. (2011-08-26). ««Pregoilari izatearen esperientzia ez dit inork kenduko; izugarria izan zen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]