Mikel Arrizabalaga Aizpurua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Arrizabalaga Aizpurua
Mikel 7.jpg
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1957 (64/65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, irakaslea, mendigoizalea eta managerra
Enplegatzailea(k)Elkar
Zurriola Ikastola
Jasotako sariak

Mikel Arrizabalaga Aizpurua (Donostia, 1957) Elkar Fundazioko kudeatzailea izandakoa 1997tik.[1][2] Martin Ugalde Kultur Parkeko arduraduna eta Ikaselkar argitaletxearen edizio-zuzendaria ere izan zen. Errenteriako Orereta ikastolako eta Donostiako Zurriola ikastolako irakaslea ere izan zen, eta Kilometroak jaiko koordinatzaile nagusia 1995ean.[3]

Aitzindarietako bat izan zen 1990eko hamarraldian mendi ibilbideei buruzko testuak euskaraz idazten. 2019an Euskal Mendizale Federazioak 'Antxon Bandres saria' eman zion horregatik. [4]

Mendizaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kala Patthar (5.644 m)

Euskaldunon Egunkaria, Berria eta Gara egunkarietan, Pyrenaica, Euskal Herria eta Nora aldizkarietan eta Euskadi Irratian mendiarekin zerikusia duten makina bat artikulu eta kolaborazio egin ditu. Mendizale amorratua da, noski, eta 2000-2020 urteen artean mendian 17.000 kilometro baino gehiago egin ditu.[5][6][7]

Euskaldunon Egunkarian eta Berrian, 380tik gora mendi ibilaldien artikulu argitara eman ditu, 30etik gora mendi aldizkarietan, ia 400 sarrera Berriako Ibilkari blogean eta Euskadi Irratiko ia 100 saiotan parte hartutakoa da. [8]

Gainera aztertu izan ditu mendiarekin zerikusia duten argitalpenak eta horien kontsumoak, komunikabideen jarrerak, norbanako, mendi elkarte eta federazioen jokamoldeak, mendia eta euskal literaturaren arteko harremanak. Kasu guztietan euskararen presentzia nolakoa izan den eta nolakoa den gaur egun.[9]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Aitona Blas eta iratxoak" (Elkar, 1998) haurrentzako ipuina. [10]
  • “Rutas y paseos por Aiako Harria y Artikutza” (Sua, 1997).[11]
  • "50 ibilaldi familia eta lagun artean" (Berria, 2005).[12]
  • "Manbo Poa 5" Batzuen artean. (Mikel Essery bilduma, 2013).[13]
  • "Manbo Poa 6" Batzuen artean. (Mikel Essery bilduma, 2014).
  • "80 rutas senderistas por Gipuzkoa" Batzuen artean. (Sua, 2018).[14]
  • "Aiako Harria y Jaizkibel. Mapas Pirenaicos. 1:25.000" (Sua, 2018).[15]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1989: Pyrenaicako artikuluen lehiaketan 3. saria. "Posets itzuliko naiz!"[16]
  • 1997: Pyrenaicako artikuluen lehiaketan 2. saria. "Arantzako zirkoa"[17]
  • 2002: Pyrenaicaco artikuluen lehiaketan 1. saria. "Vall de Cardós eta Vall Ferrera"[18]
  • 2011: Berriako Bidaia eta mendi kroniken lehiaketan 1. saria "Sonam-en Khangpa"[19]
  • 2014: Mikel Essery artikuluen lehiaketan finalista. "Amazigen Atlas sentimentala"[20]
  • 2019: Euskal Mendizale Federazioaren 'Antxon Bandres saria'. Elorrion egindako galan eman zioten saria mendiari, mendizaletasunaren zabalkundeari eta euskarari urte luzez egindako ekarpena aitortzeko.[4]

Blogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ezkerra, Estibalitz. (2001-12-01). «Sarrionanindia bakarrik falta zen. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria.eus (Euskaldunon Egunkaria) ISBN 48. (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  2. Zabala, Juan Luis. (2001-12-01). «Militantismo profesionalaren laudorioa. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Euskaldunon Egunkaria): 46-47. (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  3. Berria.eus. (1995-10-01). «Oraindik badago ilusioa eta kemena (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003)» Euskaldunon Egunkaria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  4. a b Euskadi Irratia, Mezularia. (2019). «'Euskararen gailurra, gailurrik garrantzitsuena, zapaltzeke daukagu'» www.eitb.eus (Euskal Irrati Telebista) (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
  5. Arrizabalaga, Mikel. (2020-08-03). «Torrealdaik azken despedidan M. Arrizabalagari: "Mikel, libre sentitzen naiz"» www.eitb.eus (Euskadi Irratia, Amarauna irrati-saioa) (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
  6. Arrizabalaga, Mikel. (2020-08-03). «Mendian gora haritza» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
  7. Arrizabalaga, Mikel. (2020-07-31). Joan Mari Torrealdai lau haizeetara. Berriatb, Youtube.
  8. Arrizabalaga, Mikel. (2020). Ibilkari, mendia euskaraz. (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).
  9. «"Mendizaletasuna eta euskara" hitzaldia emango du gaur Mikel Arrizabalagak» etakitto.eus 2016-04-14 (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).
  10. Arrizabalaga, Mikel.. ([1998]). Aitona Blas eta iratxoak. Elkarlanean ISBN 84-8331-351-0. PMC 432918612. (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).
  11. Arrizabalaga Aizpurua, Mikel.. (1997). Rutas y paseos por Aiako Harria y Artikutza. Sua ISBN 84-8216-072-9. PMC 431789023. (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).
  12. Arrizabalaga, Mikel. (2005). «50 ibilaldi familia eta lagun artean» kanalak.berria.eus (berria) (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  13. «Mikel Essery gogoan, Mambo Poa bidaia kontaketaren 5.edizioa» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  14. Muro, Alberto. (2018). 80 rutas senderístas por Gipuzkoa. ISBN 978-84-8216-684-1. PMC 1107113233. (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  15. Arrizabalaga Aizpurua, Mikel. (2018). Aiako Harria y Jaizkibel. Sua ISBN 978-84-8216-656-8. PMC 1123099420. (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  16. Arrizabalaga, Mikel. (1989). «Posets itzuliko naiz» Pyrenaica - mendia euskaraz bizi! (Pyrenaica) (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  17. Arrizabalaga, Mikel. (1997). «Arantzako zirkoa» Pyrenaica (Pyrenaica - Mendia euskaraz bizi!) (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  18. Arrizabalaga, Mikel. (2002). «Vall de Cardós eta Vall Ferrara» mendia euskaraz bizi! (Pyrenaica - Mendia euskaraz bizi!) (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  19. Rodriguez, Nagore. «Sonam-en etxeari saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  20. Arrizabalaga, Mikel. (2014). «Manttobaitatik Ainhoara» mendia euskaraz bizi! (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]