Aizpea Oihaneder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aizpea Oihaneder

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksukaldaria eta telebista aurkezlea

Aizpea Oihaneder (Donostia, Gipuzkoa, 1975) euskal sukaldari eta telebista aurkezlea da. Txikitatik argi zuen sukaldaria izan nahi zuela. Bederatzi urte besterik ez zituela, eta bere jaunartzean aurrezki libreta bat ireki ondoren, diru hori bere lehen jatetxea abiarazteko erabiliko zuela pentsatu zuen. Hainbat jatetxetan aritu ondoren, 2008an Xabier Diez sukaldariarekin batera Xarma Cook & Culture jatetxea zabaldu zuen Donostian, Zurriola hondartza parean, hain zuzen ere, eta gaur egun arte bi Repsol Eguzki lortu ditu jatetxeak.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Ostalaritza eta Sukaldaritza Goi Eskolan ikasketak egin ondoren, nazioarteko sukaldari handiekin trebatu zen, besteak beste: Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Santi Santamaria edo Michel Bras.

1997an ikasle hasi zen Arzak jatetxean. Urtebete beranduago, 1998an, Monasterio de Rocamador jatetxera joan zen, Badajozko probintziako Almendral udalerrian, eta bertan lanean zegoela Michelin Izarra lortu zuten. Bertan bost urte lan egin ondoren, Garesko Mesón del Peregrino eta Donostiako Mil Catas jatetxeetan egin zuen lan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkeztutako saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Oihaneder bere saltsan[1] sukaldaritza saioa aurkeztu zuen ETB 1 telebista katean, Euskal Irrati Telebistan sukaldaritza saio bat aurkeztu duen lehenengo emakumea izan zen, beraz.

2017an hasi zen El señor de los bosques[2] saioan kolaboratzen RTVEko La 2 telebista katean. Telesaila igandero arratsaldeko 19.45etan emititzen da.

Urteak Saioa Telebista-katea
2012 Oihaneder bere saltsan ETB 1
2017 El señor de los bosques La 2

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean "La cocina es tuya" liburua argitaratu zuen Juan Luis Arconadarekin batera, "Pequeña escuela de la vida con El Hematocrítico" bildumaren barruan. Liburuan egunerokoan jan ohi ditugun elikagaien jatorri eta ezaugarriei erreparatzen die, baita noiz eta nola erabiltzen hasi ziren kontatu ere. Ilustrazio eta xehetasun asko biltzen ditu eta, horregatik, errezeta bildumek baino askoz aukera zabalagoa eskaintzen du janaria prestatzeko. Hurbileko produktuak erabiltzen ditu batik bat eta ekoizpen-eredua ere tradizionala da obra honetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]