Erreboilo arrunta[1] (Scophthalmus maximus), Scophtalmidae familiako arrain lau bat da. Bere gorputza, ia borobila da. 20 eta 70 metroko itsas sakoneran bizi da[2]. Beste arrain bentoniko batzuez elikatzen da, hondokoetaz. Giza kontsumorako izan behar duen gutxienezko neurria, 30 zentimetrokoa da. Berriki, Cambridgeko Unibertsitateko Alexis Dufont eta Peter Smith itsas biologoek, erraboil mota berri bat aurkitu dute, Erraboil Urdina (Psetta maxima silvestrus), soilik, Mediterraneo Itsasoaren ekialdeko muturrean aurki daitekeena. Erraboil honen ezaugarririk nagusiena, bere koloreaz gain, bere familia bereko (Scophtalmidae) arrainak jaten dituela da.
Hareetan ezkutatuta egoten da. Hurbiltzen zaizkion oskoldunak, soinberak eta arrainak harrapatuz elikatzen da.[3]