Al-Hoceimako lehorreratzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Al-Hoceimako lehorreratzea
Rifeko gerra
14. La playa de Morro Nuevo en los días del desembarco.jpg
Lehorreratzea Morro Nuevo hondartzan.
Data 1925eko irailaren 8a
Lekua Al-Hoceima  Maroko
35° 15′ N, 3° 56′ W / 35.250°N,3.933°W / 35.250; -3.933Koordenatuak: 35° 15′ N, 3° 56′ W / 35.250°N,3.933°W / 35.250; -3.933
Emaitza Riftarren garaipena
Gudulariak
Flag of the Republic of the Rif.svg Rifeko Errepublika  Espainia
Frantzia Frantzia
Buruzagiak
Flag of the Republic of the Rif.svg Muhammad Ibn Abd al-Karim al-Khattabi Espainia Miguel Primo de Rivera
Espainia José Sanjurjo
Espainia Leopoldo Saro
Espainia Francisco Franco
Espainia Manuel Goded
Indarra
Infanteria
• 9.000 riftar borrokalari
• Zenbait atzerritar mertzenario
• 14 kanoi
• Metrailadore batzuk
Infanteria
• 13.000 soldadu
• 24 kanoi
• 11 FT-17 tanke
• 6 CA1 tanke
Itsas-armada
• 3 korazatu
• 6 gurutze-ontzi
• ur-hegazkin-ontzi 1
• 36 guduontzi
• 58 itsasontzi
Aire-armada
• 160 hegazkin
Galerak
c. 700 200 hildako
109 zauritu[1]

Al-Hoceimako lehorreratzea (gaztelaniaz: desembarco de Alhucemas) espainiar armadak Abd el-Krimek zuzendutako riftarren aurka Al-Hoceima marokoar hiritik gertu 1925eko irailaren 8an egindako lehorreratze militarra izan zen, Rifeko Gerrari amaiera eman ziona. Historian lehendabiziko aire- eta itsas lehorreratzetzat hartzen dute.

Espainiar-frantziar itsas armadak Ceuta eta Melillatik eraman zituzten 13.000 soldadu, Al-Hoceimako badian lehorreratu zituztenak.[2] Operazioaren komandante nagusia Miguel Primo de Rivera jenerala izan zen baina bertan nagusia José Sanjurjo nafar jenerala izan zen. Bere aginduetara Ceuta eta Melillako brigaden jeneralak izan ziren, Leopoldo Saro Marín eta Emilio Fernández Pérez hurrenez hurren, eta parte-hartzaileen artean Francisco Franco koronela. Hau, Espainiako Legioa zuzenduz egin zuen lanagatik brigada-jeneral bilakatu zen.

Geroago, Normandiako lehorreratzea prestatzen ari zen bitartean, Dwight Eisenhower estatubatuar jeneralak sakon aztertuko zuen espainiarrek Al-Hoceimako badian erabilitako taktika[3][4].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annualgo hondamendiaren ondoren, armada espainiarrentzat ezinezkoa zen galdutako lurraldeak berreskuratzea eta, horregatik, errebeldeen hedapena geldiarazteko saiakeretan murgildu zen, ekintza militar mugatu eta lokalizatuak burutuz.

Aldi berean, erantzukizunen arazketari ere ekin zioten (Picasso Expedientea) eta indar politikoak, iritzi publikoa eta armada bera ere Babesletza utzi edo ahalik eta azkarren ekintza militarrei heldu eztabaidatzen hasi ziren.

1923ko irailean, Primo de Riveraren estatu-kolpea izan zen, hasiera batean, Babesletza uztearen aldekoa, baina, 1924an, Abd el Krimen erasoek Tetuan, Ceuta eta Melillan berriro atzerarazi zituenean, riftarra garaitu eta espainiarrak Babesletzan ezartzeko gogo bizian jarri zen.

Lehorreratzearen prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925eko apirilean, gertaera esanguratsua izan zen: espainiarren aurka izandako garaipenen ondoren, Abd el-Krimek Babesletzaren alde frantsesari egin zion eraso. Honek riftarren aurka egingo zuen fronte komuna egiteko ideia eman zien frantses eta espainiarrei eta, urte bereko ekainean, Madrilgo konferentzian itxi zituzten hainbat akordio. Horietako bat izan zen Al-Hoceimako espainarren lehorreratzea, aireko eta ureko flota konbinatu frantses-espainiar baten laguntzaz egingo zena.

Al-Hoceima, Beni Urriaguelen kabilaren asentamenduan zegoen eta Abd el Krim bertan ari zen riftarren altxamenduen buru. Espainiarrek lurretik egin zituzten operazio militar guztiek, Annualgo hondamendian amaitu zuen 1921ekoa tarteko, gune honen okupazioa zuten helburu eta, bat bestearen atzetik, porrotera joan ziren.

Operazioak 18.000 gizon lehorreratzea aurreikusi zuen, azkenean 13.000 besterik ez baziren izan ere. Al-Hoceima okupatu eta 11.000 riftarrez osatutako arerioari egingo zien aurre. Espainiaren lehen ekintza anfibioa izango zen eta, I. Mundu Gerran, 1915ean, anglofrantsesek Gallipolin eginiko antzeko operazioak izandako porrotak ez zion lasaitasunari lekurik uzten.

Hori gutxi bazen, lurrak lehorreratzeko zailtasunak ematen zituen eta riftarrek ondo baino hobeto ezagutzen zuten gunea zen. Primo de Riverak sakontasunez ikertu zuen Gallipoliko hondamendia eta asko zaindu zuen lehorreratze plana.

Jakinaren gainean egon zitezkeen riftarrek lurraldea indartu eta minatu zuten eta espainiarrek lehorreratze gunea aldatu beharrean izan ziren, Al-Hoceimatik mendebaldera aldera zeuden Cebadilla hondartza eta Quemado kalara joan ziren.

Lehorreratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 7rako aurreikusita zegoen lehorreratzea, eguraldi txarra medio, 1925ko irailaren 8an hasi zen Ixdain eta Cebadillako hondartzetan eta Gibraltarren zeuden britainarrei erositako Gallipoliko lehorreratzean erabilitako K moduko 24 gabarra erabili zituzten.

Kostaldean, riftarrek, espainarrei hartutako 70 eta 75mm-ko kanpainako hamalau pieza zituzten eta orain atzerriko instruktore mertzenarioek maneiatzen zituzten. Metrailadoreak ere bazituzten.

Ontziteriaren eskuadren kanoi eta hegazkinen bonbardaketen laguntzaz, lehen olatu-kolpea 11:30ean hasi zen. Harrokak zeudela-eta, Ixdaingo hondartzakoa kostaldetik 50 metrra lehorreratu behar izan zuen.

Bitartean, Cebadillako hondartza minatuta zegoela jakin zuten eta 40 bat mina bazeudela hondar azpian. Haiek leherrarazi eta bigarren olatu-kolpea hasi zen 13:00etan, aurreratze azkar bati ekinez hondartza gainak okupatzeko xedean. Hasiera batean, 9.000 gizon lehorreratu ziren eta, eguna aurrera, operazioan jarraitzeko behar ziren baliabideak lehorreratzen aritu ziren. Arratsaldean, riftarren artileriak gogor ekin zion suari eta baja asko eragin zizkien espainiarrei, Alfonso XIII eta Jaime I korazatuei ere kalteak eraginez. Airez erantzun zien erasoei espainiarrek eta, eguna amaitzean, 13.000 gizon bazeuden lur hartuta.

Aipatzekoa da, Al-Hoceiman erabili zirela lehen aldiz tankeak lehorreratze batean; 11 Renault FT-17 eta 6 Schneider CA1 izan ziren eta ez zuten arrakasta handirik lortu, baina zirrara handia sortu zuten. Era berean, aire, itsaso eta lurreko indarrak batera aritu ziren lehen aldiz aginte bateratu baten pean -Primo de Rivera-, lehorreratze anfibioa deritzon kontzeptua sortuz.

Irailaren 23an, aurrerapenarekin jarraitzeko agindua eman zen, Al-Hoceimako badia hartzen zuten lerroa okupatuz hilaren 26an. Irailaren 30ean, aireko eta beharrezko laguntza logistikoa lehorreratzea ukatzen zuen beste denborale baten ondoren, hasi zen azken erasoa, urriaren 13rako konponduko zena. 1926ko udaberrian, Al-Hoceimatik Abd el Krimen porrota izan zen eta Babesletzaren okupazio eta bakea ezarri ziren.

Lehiakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar indarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehorrekoak (13 000 gizon inguru)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekialdeko taldea (I Eskaloia):
  • * Legioko Tertzioko 2 bandera, Erregularren 7 taboi, Afrikako 3 eta 8 batailoiak
  • * 105 mm-ko bateria bat eta bi 75 mm-koak
  • * Injeniari sail bat, Intendentziako beste bat eta Osasunerako hirugarren bat
  • * Aginteak: Leopoldo Saro Marín jenerala, Miguel Campins teniente jenerala, Francisco Franco Bahamonde eta Emilio Esteban Infantes koronela
  • Mendebaldeko taldea (II Eskaloia):
  • * Tertzioko bandera bat, Erregularren 2 taboi, Indar indigenen harka bat, Indigenen Mehal'laren indarrak, Itsas Infanteriako batailoi bat
  • * 105 mm-ko bateria bat eta bi 75 mm-koak
  • * Injeniari sail bat, Intendentziako beste bat eta Osasunerako hirugarren bat
  • * Aginteak: Emilio Fernandez Perez jenerala, Manuel Goded Llopis eta Adolfo Vara de Rey koronelak

Itsasokoak (Guerra almirantea eta García kontralmirantea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2 korazatu: Jaime I eta Alfonso XIII
  • 4 kruzero: Méndez Núñez, Blas de Lezo, Victoria Eugenia eta Extremadura
  • 1 portahidroabioi: Dédalo
  • 2 destruktore: Alsedo eta Velasco (lehenengoak ez zuen parte hartu, proban baitzegoen eta bigarrena, berriz, erretiratu beharrean izan zen, Canalejasek abordatu zuenean)
  • 7 kainoinero: Cánovas del Castillo, Canalejas, Eduardo Dato, Lauria, Laya, Recalde eta Almirante Bonifaz
  • 11 kostazain: Uad Muluya, Uad Kert, Uad Martin, Uas Ras, Uad Lucus, Uad Torga, Tetuán, Ardía, Larache', Alcázar eta Xauen
  • 6 T1 torpedero: T-1, T-11, T-16, T-18 eta T-22
  • 7 arrantzazain: Marinero Jarano, Cardólo, Maquinista Macias, Condestable Zaragoza, Marinero Gante, Torpedista Hernández eta Contramaestre Castelló
  • 4 atoiontzi
  • 2 aljibe: Afrika eta E
  • K tipoko 300 tonako 26 lehorreratze txalupa
  • 27 garraiontzi

Airekoak (Soriano jenerala)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 3 eskuadrila (Errekonozimendu talde bat eta bonbardatzeko beste batek osatzen zuen bakoitza)
  • 6 hidroabioi kaza-errekonozimendu (Savoia-Marchetti SIAI) Savoia S-16
  • 6 hidroabioi bonbardeo Macchi M-18AR
  • 1.100 m³-ko Avorio Prassone erako globo bat
  • 1500 m³-ko SCA baloi gidatu bat
  • Gurutze Gorriko Junkers F-13 bi abioi

Frantses indarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehorrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • * Itsas infamteriako batailoi bat (24 ordutara lehorreratu zen)

Itsasokoak (Hallier almirantea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • * 1 korazatua: Paris
  • * 2 torpedero: Annamite eta Tonkinois
  • * 2 monitore abisu: Reims eta Amiens
  • * 1 erremolkadore

Airekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • * 6 aparatoz osatutako bonbardeo eskuadrila bat: Farman Goliath

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martín Tornero, Antonio (1991) «El desembarco de Alhucemas. Organización, ejecución y consecuencias» Revista de Historia militar (Madril: Servicio Histórico Militar) XXV (70) ISSN 0482-5748.
  2. Aláez Rodríguez, Octavio (1972) «La lección logística de Alhucemas» Revista General de Marina: 570.
  3. (Gaztelaniaz)http://www.grandesbatallas.es/batalla%20de%20alhucemas.html
  4. (Gaztelaniaz)http://www.militar.org.ua/foro/desembarco-de-alhucemas-t25987.html